Libanok iragarri duenez, ramadanean negoziatuko dute Israel eta Hezbolahk
Gazan Israelen sarraskia eteteko elkarrizketek blokeatuta jarraitzen duten honetan -Hamasek tropen erretiratzea behintzat aipatzea exijitzen du-, Libanoko Gobernuak iragarri duenez, erregimen sionista eta Hezbollah mugimendu islamista xiita negoziatzen hasiko dira igandean, ramadana hastearekin batera.
Nayib Mikati Libanoko lehen ministroak ziurtatu duenez, Israel eta Hezbollah mugimendu xiita libanoarraren arteko su-etenari buruzko negoziazioak ramadanean izango dira, igandean hasiko den musulmanen hilabete santuan.
Gazako Zerrendaren aurkako Israelen erasoaldia eteteko akordioa ramadanaren aurretik lortu nahi da, baina «Libanorekin lotutako negoziazioak ramadaneko hilabetean izango dira, eta ez lehenago», azaldu du Mikatik.
«Mundu guztia lanean ari da Libanoko hegoaldeko frontea baretzeko eta epe luzerako egonkortasunerako bidean aurrera egiteko», adierazi du Libanoko lehen ministroak. Amos Hochstein AEBetako ordezkari berezia bertan izan da azken egunotan, tentsioa gora doan unean eta eskala handiko gatazka bihurtzeko mehatxuaren aurrean.
«Hochsteinek proposamen bat jarri zuen mahai gainean, eta Nabih Berri, Parlamentuko bozeramailea, hori aztertzen ari da. Erantzun bat egongo da, baina AEBetako ordezkariarentzat galderak ere baditugu», azaldu du Mikatik.
«Libano ez da erasotzen ari», zehaztu du, eta «urraketei amaiera emateko» eskatu dio Israeli. «Gazako gerra amaitzen baldin bada, hegoaldeko frontea baretu egingo da, betiere Israelgo Armadak erasoarekin jarraitzen ez baldin badu», ekarri du gogora.
Israelgo Armadak eta Hezbollahk -Iranek babestutako taldea eta izugarrizko krisi politikoa eta ekonomikoa pairatzen duen Libanon jaun eta jabe dena- egunero borrokak izan dituzte mugan urriaren 8az geroztik, eta bi aldeetan izan dira hildakoak. Ondorioz, bi herrialdeetako milaka biztanlek etxetik alde egin behar izan dute.
Israelgo Defentsa Ministro Yoav Gallantek duela gutxi iragarri zuen Hezbollahren gaineko presio militarra handituko zuela, Israelen aurkako eguneroko erasoei erantzuteko, milizia «mugatik» erretiratu arte.
Israelek Litani ibaitik hegoalderako eskualdeetatik alde egitea exijitzen dio Hezbollahri, 2006ko su-etenaren akordioan jaso zena.
HAMASEN ALDARRIKAPENAK
Hamas taldeak atzo bertan iradoki zuenez, Israelek egindako su-etenaren azken kontraeskaintzari uko egin dio, baina negoziatzen jarraitzeko prest agertu da: «Malgutasuna erakutsi dugu, baina okupazioak akordioan duen erantzukizuna saihesten du, bereziki su-eten iraunkorrari, desplazatuen itzulerari, tropen erretiratzeari eta jendearen beharrak asetzeari dagokienez».
Hamasek Israelen erretiratzearen inguruan bide-orria exijitzen du. Israelek, ordea, bahituen zerrenda exijitzen du eta ez du tropak erretiratzeko asmorik, epe ertainean behintzat.
El PMA no puede repartir alimentos en Gaza
El Programa Mundial de Alimentos (PMA) de Naciones Unidas denuncia la imposibilidad de entregar alimentos en el norte de Gaza en condiciones y que «el hambre ha alcanzado niveles catastróficos».
Un convoy de 14 camiones de alimentos, el primero del PMA desde que suspendió las entregas al norte el 20 de febrero, fue rechazado por las Fuerzas de Defensa de Israel después de una espera de tres horas en el puesto de control de Wadi Gaza.
Los camiones fueron desviados y luego interceptados por una gran multitud de personas desesperadas que saquearon los alimentos y se llevaron alrededor de 200 toneladas de los camiones. Con la ayuda de la Real Fuerza Aérea Jordana, se lanzaron suministros de alimentos del PMA para 20.000 personas, seis toneladas, en el norte de Gaza. «Los lanzamientos desde el aire son un último recurso y no evitarán la hambruna. Necesitamos puntos de entrada al norte de Gaza que nos permitan entregar alimentos suficientes para medio millón de personas que los necesitan desesperadamente», denuncia el PMA, que instó a Israel permitir el paso de su ayuda por los puntos de control que ahogan a la Franja.GARA