Luis ROBAYO AFP
BEGIRADA

Finantzen eta herritarren arteko talka Argentinan

Javier Mileik ehun egun bete ditu gaur Argentinako Gobernuan, nazioarteko espekulatzaileen txaloen eta herritarren protesten artean. Duela egun batzuk, Legebiltzarrak baztertu egin zuen bere erreforma plana. Hala eta guztiz ere, programa sozialak murrizten eta jendea pobretzen jarraitzen du. Baina herritarrek kalean pultsuari eusten diote. Atzo 500 mozketa baino gehiago izan ziren, herriko jantokiak baliabiderik gabe utzi dituelako eta langileen kaleratzeen eta pobreziaren hazkundea salatzeko.