Tiziana FABI AFP
BEGIRADA

Lan istripuak salatzeko hilkutxak

Atzo 1.041 zerraldok Erromako Herriko Plaza bete zuten. Lanaren Italiako Batasunak (UIL) antolatutako ekintza bat izan zen, kontzientziak pizteko eta Italiako lan hilkortasun handia salatzeko. Aitaren Egunean egin zuten, «hain zuzen ere, guraso horiek oroitzeko, aitak eta amak, baina baita lanean eroritako seme-alabak ere», adierazi zuen Pierpaolo Bombardieri UILeko idazkariak. Amaitzeko, «prebentzioa indartzea, segurtasunean inbertitzea eta arau-hausleak bidezki zigortzea» eskatu zuen Bombardierik.