EUROPA PRESS
BEGIRADA

Danimarkak abortu eskubidea zabalduko du

Danimarkako Gobernuak iragarri duenez, datorren urtetik aurrera haurdunaldiaren borondatezko etetea hemezortzigarren astera arte legeztatzeko akordio politikoa erdietsi du, indarrean dagoen araudiak jasotzen duena baino sei aste gehiago. Honekin batera, 15 eta 17 urte arteko emakume adingabeek legez autonomia osoa edukiko dute abortatu nahi ote duten erabakitzeko, eta gurasoen edo adituen batzorde baten onespena beharrezkoa izateari utziko dio. Emakumeen eskubideak zabaltzearen aldeko hautu baliotsua.