ERROBIREN 50. URTEURREN KONTZERTUA

Euskarazko rockaren aitzindariek urteurren biribila ospatu dute

Bilboko Euskaldunako oholtzan ikuskizun ederra eskaini zuen Mixel Ducauk eta Anje Duhaldek gidatutako taldeak, zaleen gozamenerako.
Bilboko Euskaldunako oholtzan ikuskizun ederra eskaini zuen Mixel Ducauk eta Anje Duhaldek gidatutako taldeak, zaleen gozamenerako. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Euskarazko rockaren aitzindaria izan zen Errobi duela 50 urte. Mende erdiko ibilbidea ospatzeko, kontzertu berezia eskaini zuen atzo Bilboko Euskaldunan. Taldearen kantu mitikoak aho batez kantatu zituzten zaleek, eta Anje Duhalde eta Mixel Ducauk gidatutako taldeak oraindik ere oholtza gobernatzeko gaitasuna sobera duela erakutsi zuen.