FOKU
BEGIRADA

Zorionak, Antxon!

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko adiskide numerario izateko sarrera-ikasgaia egin zuen atzo Antxon Lafontek, elkarte horrek Donostian duen egoitzan. Ekonomialari eta enpresaburu donostiarra, GARAren eta NAIZen kolaboratzailea, ondo lagunduta egon zen ekitaldian: Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Gipuzkoako lehendakari Luis Elicegui eta elkarte horretako adiskide numerario Xabier Albistur alboan izan zituen. “Logikak eta lengoaiak. Sentitzen dena eta kontatzen dena” izan zuen hizketagai Lafontek.