Delphine MAYEUR AFP
BEGIRADA

Etxeratze agindua Kanak Herrian

Gutxienez lau pertsona hil eta ehunka zaurituta suertatu dira Kaledonia Berrian, Barne Ministerio frantsesaren arabera, eta larrialdi egoera ezarri du Macronek. Konstituzioaren erreforma proiektu batek istilu larriak eragin ditu Kanak Herrian, departamentu hauteskundeei begira errolda zabaltzea planteatzen duelako. Azken hauteskundeetan, lehenengo aldiz, presidente independentista bat hautatu zuten kanakek, eta independentistek uste dute neurri horrek bertako herriaren minorizazioa areagotuko duela.