Guillaume FAUVEAU
BEGIRADA

Elkargoa ere biolentzia matxistaren kontra

Pirinio Atlantikoetako Departamentuak Annie Poveda hautetsi abertzaleak bultzatutako mozioa aho batez onartu ostean, Euskal Elkargoak biolentzia matxistaren kontrako akordioa sinatu du. Akordioak Departamentuaren mozioari jarraipena eman eta hiru konpromiso jasotzen ditu: feminizidio bat gertatzen den bakoitzean instituzioak salaketa ofizial irmoa egingo du, herri guztietan biolentzia matxistaren kontrako sentsibilizazioa eta hezkuntza hobetuko duten programak sustatuko ditu eta behatoki bat sortuko du.