GARA
ADRIL

Abusuzko klausulen preskripzio epea epai irmoarekin hasi da

Espainiako Auzitegi Gorenak bere egin du Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak (EBJA) apirilaren 25ean emandako doktrina bat. Eta irizpide gisa ezarri du, kontsumitzaile batek bidegabe ordaindu dituen hipoteka gastuak erreklamatzeko preskripzio epea ordainketa horiek egitera behartzen zuen klausularen deuseztapena deklaratzen duen epaiaren irmotasun data izango dela.

Atzo ezagututako epaian, Arlo Zibileko Salaren osoko bilkurak, Europako Batasuneko Justizia Auzitegiaren irizpidea bere egiten duenak, salbuespen gisa soilik aitortu du, mailegu emaileak frogatzen duenean kontsumitzaileak aurreko data batean jakin ahal izan zuela estipulazioa abusuzkoa zela. Orain, Gorenak arrazoia eman die kontsumitzaileei, uste baitu bankuak ez duela frogatu demandatzaileek gastu-klausularen abusuaren berri izan zutenik deuseztapena deklaratu zuen epaia irmoa izan baino lehen.

Arlo zibileko salaren osoko bilkurak, hartara, joan den apirilean Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak emandako epaia aplikatu zuen. Epaia Auzitegi Gorenak, alde batetik, eta Bartzelonako instrukzioko epaitegi batek, bestetik, berariaz eskatuta eman zen.