Matthieu RONDEL AFP
BEGIRADA

«Lawfare»-ak ez du etenik

Joaquin Aguirre epaileak Carles Puigdemonti eta beste hamar pertsonari beste auzi-prozesu bat ireki die, goi traizioa eta diru publikoa bidegabe erabiltzea leporatuta. Erabaki honekin, Puigdemont amnistiaren legearen irismenetik at gelditzea eragin dezake Aguirrek. Amnistia ez da aplikatzen goi traizioak «mehatxu efektiboa eta erreala» eta «lurralde osotasunaren kontra indarraren erabilera» inplikatzen badu. Itxura guztien arabera, «egin dezakeenak egin dezala», Aznarren esana, oraindik indarrean dago.