AMDH-Nador EUROPA PRESS
BEGIRADA

Justiziarik ez Melillan hildakoentzat

Tragediaren 2. urteurrenean, Marokoko Fiskaltzak gutxienez 23 migrante hil ziren sarraskiari buruzko ikerketa artxibatu du, «delitu zantzuen falta» argudiatuta. Fiskaltzaren zenbait iturrik adierazi zutenez, ikerketak baieztatu du marokoar polizia-agenteek «indarraren erabilera proportzionala» egin zutela. Hain zuzen ere, ondorio berera iritsi zen espainiar Fiskaltza 2022ko abenduan. Melillako hesian gertatutako tragedian hildakoei justizia ukatu izana onartezina da. Bada garaia Europa inguratzen duten hesi guztiak kentzeko.