Xole ARAMENDI ALKORTA
Kazetaria
2000

Ikastolak, «arrazismoa sustatzearen» salaketapean

Euskara, euskal kulturak eta ikastolak jomugan jarri dituzte.
Euskara, euskal kulturak eta ikastolak jomugan jarri dituzte. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)

Aspaldi esana zuen Ruper Ordorikak: «Inork ez zidan esan euskaldun izatea zein nekeza den» “Zaindu maite duzun hori” kantuaz ari gara. Gure historia da horren lekuko. Historia urruna zein hurbila. Makina bat eraso jasan ditu euskarak eta euskal kulturak. Eta ez du etenik. Euskararen aurka epaitegietatik azkenaldian izan diren epaiak dira horren adibide. Ikastolak dianaren erdigunean egon izan dira maiz. «Arrazismoa eta loturen esklusioa sustatzen dute ikastolek». Hauek izan ziren Gonzalo Anesek, Historiaren Errege Akademia espainiarreko zuzendariak, esandako hitzak. “Irakaskuntza ertaineko historia-testuei buruzko txostena”-ren aurkezpeneko adierazpenak dira. 2000ko ekainaren 27a zen.

«Euskal Herriko ikastoletan historiaren gaineko ikuspegi partziala eta alderdikoia zabaltzen da, arrazakeriaren eta lotura komunen bazterketaren aldeko ideia nazionalistetan oinarrituta», salatu zuen. Hautsak harrotu eta erreakzio ugari eragin zituen. «Garai zaharrak faltan ditu agian Akademiak», bota zuen Iñaki Etxezarretak, Ikastolen Federazioko zuzendaritzako kideak.

JARRAIPEN ZABALA

GARAk jarraipen zabala egin zion gaiari. Ekainaren 29an “Madrilek zehazten ditu ikasgai bakoitzaren jarraibideak” izenburuko informazioa irakur zitekeen. Lore Errondok, EHUko Pedagogia Fakultateko irakasleak eta Euskal Herriko ikastetxeetako curriculum-en gaineko ikerketaren egileak, are gehiago, adierazi zuen «EAEren eta Nafarroako Gobernuen kasuan -Ipar Euskal Herrian frantziar Estatuaren esku dago %10ean-, %45 urrunetik ere ez zela betetzen».

2003ko ekainaren 25ean, Hik Hasiren Topaketa Pedagogikoan, Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia eta Karmele Perez Urrazak “Euskal testu liburugintza XXI. mendearen atarian” izenburupean hirurek egindako ikerketen berri eman zuten. 11 eta 12 urteko ikasleen liburuak aztertuta, honakoa ondorioztatu zuten: «Euskal Herriaren eta euskal kulturaren lanketa oso ahula da, gero eta eskasagoa da». «Euskara hizkuntza zaharra da, lurraldeka banatua dago Euskal Herria eta euskal kultura folkloreari lotutako kontuetara mugatzen da, liburuen arabera», zioen.

«Bost mila eta zazpiehun kultura ezberdin desagertu dira historian. (…) Zer gabiltza hainbeste: nor gara gu, zer gara gu, euskotarrak gara gu? Ez baita ahaztu behar kultura guzti horiek zirela traba hutsa delako progreso horrentzat. Ez baita ahaztu behar bost mila kultura desagertu horiek ezin dira okerturik egon», kantatu zuen Ruperrek “Egin kontu” abestian.

ETXE BARRUKO ERASOAK

Funtsik gabeko arrazismo akusaziotik, ezkutupeko arrazismora. Beste ekainaren 27 batean, 2019. urtean zehazki, SOS Arrazakeriak beste txosten bat eman zuen argitara. Zaintza lanetan ari diren migratzaileek lan baldintza okerragoak dituzte eta bazterketa eta eraso gehiago sufritzen dituzte. Gure etxeetako lau pareten artean gertatzen den errealitateari fokua jarri zion ikerketak. Denera 138 etxeko langile elkarrizketatu zituen, horietatik 30 bertakoak. Elkarrizketatuen erdiek irainak jaso zituztela aitortu zuten. Eta %40ek mehatxuak, sexu intsinuazioak edo hitzezko tratu txar sexista/matxistak jasan izana kontatu.

Etxeko langileen sektorea feminizatua eta inmigratizatua da. Eta okerragoa dena, lan baldintza salagarriak jasaten dituzten emakumeen bizkar utzi dute Europako Estatuek hiritarrei eurek bermatu beharko lieketen zaintza.

«Gure berdintasuna ordezkatzen ari gara, beste emakume batzuk esklabo bihurtuz, beren ukitu arrazista eta xenofoboarekin», izan ziren Isabel Mosquera, Unai Martin eta Isabel Larrañaga EHUko Soziologia saileko kide eta txostenaren egileen hitzak. Ildo berean, 2019ko martxoan Malen Etxeak egindako ikerketak hauxe ondorioztatu zuen: etorkin zaintzaile egoiliarrak dira sistema publikoaren sostengu ikusezina. «Klase ertainen finkapena lanaren gainean egiten da, gizarte demokratiko batean legezkotzat jo daitezkeen lan-baldintzak izatetik oso urrun dauden baldintzetan», salatu zuen Silvia Carrizok.

«Hemengo emakumeak guri eskerrak ari dira eraikitzen karrera profesionala». Hitz hauek esan zizkigun zaintza lanetan urteak daramatzan emakume migrante batek GAUR8n elkarrizketatu genuenean. Astez aste dozenaka emakumek migrazio esperientzia partekatu zuten gurekin. Familia-ekonomia euren kargu izatearen presioa -hilero euren herrialdera dirua bidali beharra-, seme-alaba propioak milaka kilometrotara izanik besteenez arduratu beharra... ziren orbainetako batzuk. Minak. Oraindik gogoan ditut haietako askoren begiradak.

2023ko azaroaren 20an greba orokorra egin zuen Euskal Herriak. Zaintza eskubide kolektiboa zen aldarria. Hogei emakume elkarte «migratzaile, arrazializatu eta ijitok» uko egin zioten mugimendu feminista «zuri eta soldatapekoak» luzatutako deialdiari. Etxeko laguntzen pribatizazioa amaitu eta sistema publikoa garatzea, atzerritarrei buruzko legea indargabetzea, etxeko langile egoiliarren araubidea desagertzea, gutxieneko soldata gainditzen duen etxez etxeko lan-prima ezartzea eta zaintza-denborak bermatzea eskatu zuten Euskal Herriko kaleek joan den martxoaren 8an mugimendu feministaren deiari erantzunez. Etxeko lanetan egoiliar bezala aritzen diren bi emakume migratzaileren testigantza gogorra bezain adierazgarria jaso zuen Aritz Intxustak NAIZen joan den martxoaren 31n, Etxeko Langileen Nazioarteko Egunaren biharamunean. Bizi duten zaurgarritasun egoeraz baliatzen diren nagusien adibideak bata bestearen atzetik bota zituzten. Euren eguneroko errealitateari jarritako ispilua.



[2000] La historia vasca fue tergiversada durante el franquismo

«En los años 40, cuando nosotros estudiábamos, hay que reconocer que había buenos libros», señaló Gonzalo Anes, ante la polémica en torno a los contenidos educativos. Ante tal afirmación, los redactores de GARA Gotzon Aranburu y Txisko Fernández repasaron los capítulos dedicados a Euskal Herria en la historiografía de la dictadura española para observar hasta dónde puede llegar la tergiversación de los acontecimientos. Desde el libro “Vasconia Españolísima” (1939), de Zacarías de Vizcarra y Arana, a “La conquista de Vizcaya” (1938), firmado por Víctor Ruiz Albeniz -abuelo del por aquel entonces presidente de la Comunidad de Madrid José María Ruiz Gallardón, con su seudónimo El Tebib Arrubi-, los periodistas analizaron las afirmaciones de diversos autores evidenciando que la tergiversación fue una práctica habitual entre los autores de la dictadura. «Por muy difícil que sea, en Euskal Herria se está haciendo un gran esfuerzo para configurar nuestra propia ‘historia real’. Así se escribe la historia, y ese es el reto de las generaciones más jóvenes», remarcaron Aranburu y Fernández.