Oihana DAGUERRE
BEGIRADA

Denen inplikazioa eta neurri zehatzak beharrezkoak dira

Ipar Euskal Herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea egin zuen atzo azken asteotan izandako bortizkeria matxista kasu larriak salatzeko. Gogoratu zutenez, Donibane Lohizunen gizon batek bikotekidea hil zuen, Capbretonen kanboar bat taldean bortxatu zuten, Hazparneko jaietan emakume bat bortxatua izan zen eta, azkenik, Laure Zacchello urruñarrak astebete darama desagertuta eta Justiziak senarra susmagarritzat dauka. Instituzioei, hautetsiei eta jaiekin lotutako herri erakunde eta enpresei ardurak hartzeko exijitu zieten.