Eitan ABRAMOVICH AFP
BEGIRADA

«Militante hilko naiz, bizitzeko modu bat delako»

Alderdiek presidentetzarako aurkeztuko duten hautagaia aukeratzeko barne hauteskundeak egin ziren atzo Uruguain. Eta hantxe egon zen Pepe Mujica presidente ohia, Montevideoko Cerro auzoko hauteslekuan, lehen orduan, lehen lerroan, Frente Amplio koalizioaren primarioetan botoa emateko pronto. Berriki, hestegorrian tumorea duela jakinarazi du baina, antza, tratamenduak ez dio umorea kendu. Mezua ere utzi zuen: «14 urtetatik naiz militantea, eta militante hilko naiz. Bizitzeko modu bat delako».