Iker IBARLUZEA
Meteorologoa
AZKEN PUNTUA

Hondartza ala mendia?

Uda sasoi bete-betean gauden honetan, jende askok egiten dio bere buruari galdera hau. Gustu kontu hutsa da dena. Bada biak gustuko dituenik edota bat edo beste gorrotatzen duenik. Baina nik beste adierazle baten ingurutik egingo dut galdera: eguzkia hartzeko zer da hobea, hondartza ala mendia?

Eguzkiak bidaltzen dituen izpi ultramoreak atmosferan sartzen dira eta gure azalarekin kontaktuan sartzen direnean D bitamina helarazten digute. Baina izpien eraginpean denbora gehiegi egonez gero, erre egiten gara.

Eguzki izpiek zenbat eta atmosfera geruza handiagoa pasa behar izan guregana iristeko, orduan eta ahulago iritsiko dira. Beraz, hondartzan gehiago kostako zaigu erretzea. Mendian denbora gutxiago beharko dugu erretzeko, eguzki izpiek geruza gutxiago pasatu behar baitituzte guregana iristeko.

Mendian hartzen den kolore beltzarana ilunagoa da (betiere pertsonaren arabera), eguzki izpiek indar handiagoa baitute. Hondartzan, aldiz, beltzaran argiagoa.

Baina galderari erantzunez, non daukagu leku hobea eguzkia hartzeko? Ba ez dago horretarako “leku hoberik”. Bietan dago erretzeko arriskua, baina kremarekin ondo babestuta, nik mendia aukeratuko nuke, bertan azkarrago hartzen da kolorea eta.