Idoia ZABALETA FOKU
BEGIRADA

Euskal Herrian, selekzio espainolik ez

Atzo, zenbait udalerritan Espainiaren eta Ingalaterraren arteko partidua ikusteko pantaila erraldoiak jarri zituzten egun berean, kalejirak eta elkarretaratzeak izan ziren hainbat lekutan, Eurokopako finalaren inguruko giro espainarzalea kaleetan hedatzeko ahaleginaren aurrean. Iruñean sanferminen azken eguna zen, baina gogoan izan zuten Euskal Herriaren eta euskal selekzioaren aldeko aldarrikapena, eta modu ikusgarrian agertu zuten Zezen Plazan, harmailetan dozenaka ikurrin eta nafar bandera erakutsiz.