Abdulrahman ABDULSALAM EUROPA PRESS
BEGIRADA

Erregimen krudela ispiluaren beste aldean

Saudi Arabiak bi pertsona exekutatu ditu, droga trafikoa leporatuta. Aurten gutxienez 106 dira jada erregimen tiraniko honek hildako pertsonak eta iaz, gutxienez 170 izan ziren; alegia, ia exekuzio bat bi egunean behin. AEBentzat eta oro har mendebaldar estatuentzat aliatu ekonomiko eta geopolitiko garrantzitsua da, eta Israel eta beste batzuekin batera, Mendebaldeko gobernuen benetako izaera erakusten du, demokraziaren eta giza eskubideen aldeko diskurtso sutsuen gainetik.