Ane URKIRI ANSOLA
PARIS

Kolpe gogorra gimnasia erritmikoan: Salma Solaun final olinpikorik gabe geratu da

Salma Solaun, erdian, eta bere taldekideak, bigarren saioa bukatzear.
Salma Solaun, erdian, eta bere taldekideak, bigarren saioa bukatzear. (RFEG)

Azken bi Munduko txapelketetan brontzea eskuratuta eta, aurten, Europakoan sailkapen orokorrean hirugarren bukatuta, uztaien ariketan zilarrezko domina eskuratu eta zinta eta piloten saioan urrezkoa, itxaropena zegoen Salma Solaun gimnasta arabarrarekin. Gasteiztarrak, Ana Arnauk, Ines Berguak, Patricia Perezek eta Mireia Martinezek taldea osatuta, sasoiko iritsi zen, baina kolpea jaso zuen final olinpikotik at geratzean.

Hamahiru taldetik zortzi sailkatzekoak ziren gaurko finalera, dominen borrokara, eta Espainiak hamargarren bukatu zuen, zinta eta piloten saioan, egoera apur bat iraulita. Izan ere, Solaun eta bere taldekideek ez zuten amestutako estreinaldia izan. Aurkariak aski gogorrak ziren, baina beraien akatsetan egon zen gakoa, batez ere uztaien ariketan. Bederatzigarrenak izan ziren lehiatzen, Frantziaren -portzierto, Orleansen jaiotako Ainhoa Dot gimnasta zegoen tartean- eta Brasilen atzetik.

Porte de La Chapelle estadioak goia jo zuen anfitrioiak lehiatu zirenean, akatsik egin gabe, perfekziotik gertu, eta momentuko sailkapenean bigarren jarrita. Brasildarrak hirugarren jarri ziren. Erreferentzia onak izan dira Solaun kantxaratu aurretik, alegia.

DOINU ANDALUZIAR ETA ARABIARRAK

Gimnasia erritmikoaren xarma aukeratutako musikan ere izaten da. Alejandra Queredak entrenatutako taldeak Maria Jose Llergoren “Me miras pero no me ves” abestiarekin hasi zuen saioa, baina berehala, doinu andaluziar eta arabiarren uztarketak eskaintzen duten handitasun antologikoaren erdian, uztai batek ihes egin zien eta kasik jarraian irrist egin zuten. Erabat kondenatu zuen honek Solaunen taldea. Egonkor bukatu zuten arren, aurpegietan atzematen zen haien kezka.

Egindako akatsek asko kaltetu zien eta 30.100 puntuazioa jaso zuten. Queredak helegitea jarri zuen, baina ia ezertarako ez, 30.400era igotzea besterik ez baitzuen lortu. Eta modu batean, ezjakintasunetik bada ere, argi zegoen horrelako saio bat ezin zitekeela gorago egon.

Dena dela, zinta eta piloten ariketa da benetan talde honen indargunea, eta sailkapen fase hau gainditzeko modurik bazegoen. Azken finean, 62.000 puntuan egon zen zortzigarrena, Azerbaijan.

Aldiz, Olinpiar Jokoen zurrunbiloaren erdian eta saio batetik bestera deskonektatzeko apenas tarterik duzunean, Salma Solaun eta bere taldekideek ezin izan zuten benetan erakutsi emateko zeukaten guztia. John Lennonen “Imagine” eta Bryan Taylorren “Let’s ride” abestiak uztartu zituzten, eta kasu honetan ere hasierako doinuetan zintak katramilatu zitzaizkien. Honek 0,30eko zigorra ekarri zien eta, hau ere helegitera eraman zuten arren, ez zuten lortu bukaerako nota aldatzea: 30.000. Beraiek lehiatu zirenean, oraindik beste bost talde falta zirela, zazpigarren postuan jarri ziren, eta ikusten zen finalerako sailkapena 60.000ren bueltan egongo zela.

Espainiaren atzetik Uzbekistan lehiatu zen, eta, uztaien ariketan eskuratutako 33.500 puntuei esker, lortu zuten leku bat egitea lehendabiziko zortzien artean. Izan ere, bigarren saioa ez zen izan Espainiarena baino askoz hobea (30.400). Hala, Italia, Europako txapelketako beste dominatzaile bat, lehiatzeko geratzen zela ikusita, argitzen joan zen Salma Solaun ez zela gaurko finalean arituko.

Bulgariak lortu zuen sailkapeneko puntuaziorik altuena (70.400), Italia eta Ukrainarekin batera. Frantzia, Txina, Israel, Uzbekistan eta Azerbaijan dira beste finalistak.



Odriozola, Garciandia y Hernández, a por el bronce

Alemania, que había vencido a Francia en cuartos de final, se impuso por un gol (25-24) a la selección española en las semifinales del torneo olímpico disputado en en el estadio Pierre-Mauroy de Lille y disputará la final olímpica frente a Dinamarca. Por tanto, los vascos Kauldi Odriozola, Imanol Garciandia y Sergey Hernández que están disputando los Juegos con el combinado estatal, pelearán mañana por la medalla de bronce frente a Eslovenia (a partir de las 09.00), también en Lille.

Cuatro veces bronce (1996, 2000, 2008, 2020), la selección española nunca ha llegado a una final olímpica y ve sus esperanzas destrozadas a un paso de la meta. La culpa es del portero alemán Andreas Wolff, que salvó a su equipo, deteniendo el 49% de los tiros, incluidas impresionantes paradas al final del partido.

Verdugo de los en los cuartos, el lateral Renars Uscins volvió a ser duro con seis goles y se convierte en el máximo goleador de la competición (48).GARA