GAIZKA IZAGIRRE
HERNANI
TRANSFORMERS ONE

Roboten jatorria,animazio bidez

Transformers” unibertsoa 80ko hamarkada hasierako jostailuen eta animazio saioen bidez ezagutzera eman zen. Gaur egun pop kulturaren zati garrantzitsua bihurtu da. Frankizia honen argumentuak Cybertron planetako bi arraza robotikoen -Autobotak eta Decepticon-ak- gatazka azaltzen du. Robot horiek ordezko forma (normalean ibilgailuak) bihurtzeko duten gaitasunaren ondorioa da "Transformer" izendapena.

“Transformers One” deituriko film berri hau unibertso horren zati bat da eta saga berri baten hasiera gisa aurkeztu dute. Animazioa erabiliz, jatorriaren inguruko istorioa azalduko du, hau da, Optimus Prime eta Megatron lehenengo aldiz aurrez aurre agertzen diren uneak. Telesailak edo bideojokoak alde batera utziz, unibertso honen barruan egiten den bederatzigarren filma da honakoa.

Jatorrizko bertsioan, animaziozko pertsonaiei ahotsa jartzen, Hollywoodeko izar ugari topatuko ditugu: Chris Hemsworth, Scarlett Johansson, Keegan-Michael Key, Jon Hamm edo Laurence Fishburne, besteak beste.

Josh Cooleyek Pixarren munduan ere utzi du bere arrastoa: “Inside Out”-en gidoilarietako bat da eta “Toy Story 4” film arrakastatsuaren zuzendaria.