Urtzi URRUTIKOETXEA
AMERIKAKO ESTATU BATUETAKO PRESIDENTETZARAKO HAUTESKUNDEAK

Zer gertatu da Springfieldeko katuekin eta txakurrekin?

Donald Trumpen eta Kamala Harrisen artean egondako lehen (eta, ziurrenik, azken) eztabaidatik etorkizunerako geratu den esaldi ezagunenetakoa presidente ohiak «katuak eta txakurrak jaten ari diren» etorkinei buruz esandakoa izango da, ziur aski. Ohioko hiri bat eta haitiar komunitatea jomugan jarri zituen, funtsik gabeko zurrumurru bat hauspotuz.

(Gina M. RANDAZZO | ZUMA PRESS)