GAIZKA IZAGIRRE
HERNANI
SOY NEVENKA

Jazarpenaren eta injustiziaren aurka

Soy Nevenka” filmak, gizonezko alkate baten jazarpena salatzera ausartzeagatik ondorio latzak pairatu zituen zinegotzi baten benetako historia kontatzen du: Nevenka Fernandez.

2000. urtean, Nevenka Fernandezek (24 urteko Ponferradako Udaleko Ogasun zinegotziak) jazarpen gupidagabea pairatu zuen (gizonezko) alkatearen aldetik, sentimentala zein profesionala. Salaketa jartzea erabaki zuen, baina bazekien ondorio latzak izango zituela: bere inguruak ez zuen babesten, Ponferradako gizarteak bizkarra eman zion eta hedabideek epaiketa publiko baten menpe jarri zuten. Urte batzuk geroago, Estatu espainolean sexu jazarpenagatik politikari bati egindako lehenengo zigorra lortu zuen.

Haren borroka sozialaren azterketa sakona eskaini eta feminismoaren eta justiziaren inguruko gogoeta egiteko helburuz, Iciar Bollainek benetako kasu hori hartu eta fikziora moldatu du. Mireia Oriolek jokatu du Fernandezen rola; berekin batera Urko Olazabal bilbotarra ere aritu da.

Jazarpenaren eta injustiziaren aurka borrokatu zen emakume baten historia azaltzeaz gainera, gizarteak gai horiek nola maneiatzen eta hautematen dituen ere erakusten du. Duintasunari eta salatzeko ausardiari egindako alegatu bat.