Endika PORTILLO FOKU
BEGIRADA

Pentsio duinen aldeko borrokan, beste urrats bat

Pentsiodunen mugimenduak Herri Ekimen Legegilea erregistratu zuen atzo Eusko Legebiltzarrean, izapidetzeko onar dadin. HEL horrek «gutxieneko pentsioen osagarri bat ezartzen du, pentsiodun onuradunei bizi baldintza duinak izatea ahalbidetuko dien nahikotasun diru sarrerak bermatzeko». Pentsiodunek ez dute zalantzarik izapidetzeko onartuko dela, eta talde parlamentarioei aldeko botoa eskatu diete, HEL hori lege bihur dadin. Beste urrats bat da pentsiodunak urte hauetan garatzen ari diren borroka nekaezinean.