Txomin Aurrekoetxea hil da, EAJko parlamentari ohia
Igande honetan hil da Txomin Aurrekoetxea (Dima, 1943-2024) euskal politikaria. EAJ alderdiarekin izan zen legebiltzarkidea 1984tik 2005era, Karlos Garaikoetxea, Jose Antonio Ardanza eta Juan Jose Ibarretxe lehendakari zirelarik. Hezkuntza, euskara eta giza eskubideen arloak jorratu zituen gehien, eta batez ere Sahararen alde egindako lanagatik da gogoratua.
Aipatzekoa da Mendebaldeko Sahararen Aldeko Instituzioen lehendakari gisa egin zuen lana; Euskal Herrian zein atzerrian lan egin izan du; zehazki, hiru aldiz izan zen New Yorken Sahararen aldeko aldarrikapenak entzun zitezen.
X sare sozialean Sahararen aldeko kazetari europarren elkarteak dolumina adierazi zuen, Sahararen alde egindako lana goraipatzearekin batera.
Euskal Herria
ETA atenta contra un mando de la Ertzaintza, el PNV se revuelve
Eguneko gaiak
Macronek tokiko hizkuntzak «nazioa zatitzeko» tresnatzat jo ditu
Mundua
Rusia fija su primer objetivo y lanza un nuevo misil hipersónico contra Ucrania
Euskal Herria
«¿PARA CUÁNDO UNA PETICIÓN DE PERDÓN DE LA GUARDIA CIVIL?»
Eguneko gaiak