MOURO PODUCCIONES
KLIK

La Oreja de Van Gogh ahotsik gabe geratu da

Atzo iragarri zuen La Oreja de Van Gogh taldeak sare sozialetan: aurrerantzean taldearen eta Leire Martinez abeslariaren ibilbide profesionalek bananduta egingo dute aurrera. Erabaki zaila izan dela aitortu dute, baina «taldea ulertzeko modu ezberdinak» dituztela eta ondorioz, 17 urteren ondoren, taldea banatzea erabaki dutela. Denbora luzez hausnartutako erabakia izan omen da, eta bihotzean eramango duten etapa «liluragarri» bat amaitzen dela esan zuten: «Munduko lanbide onenaz amestutako moduan gozatzeko aukera eman digu».