GARA

EKAITZEN BABESLEAK IKERTU DITU AZTIK

Zenbat eta handiagoa izan hareatza lehorra eta defentsa-hesiaren altuera, handiagoa da denboraleen aurkako babes naturala.

Olatu erraldoiak, Mutrikun.
Olatu erraldoiak, Mutrikun. (AZTI)

Bizkai eta Gipuzkoako 13 hondartzatan denboraleek izandako inpaktuaren jarraipena egin du Aztik hiru urtez. Hiru kategoriatan sailkatu ditu hondartzak. Lehena, olatuek defentsa-hesietan duten inpaktua eta gainditzeak nagusi diren hondartzak. Horren adibide garbia Zarautz da, non hondartzaren altuera 3,5 metrotik beherakoa den eta hareatza lehorraren zabalera ez den 30 metro baino gehiagokoa. Mota horretako hondartzek dute kalteberatasun handiena. Bigarren multzoa olatuek defentsa-hesietan noizbehinka eragiten duten hondartzek osatzen dute. Adibidez, La Arena, 4 eta 6,5 metro arteko garaierarekin eta 40-75 metro zabal den hareatza lehorrarekin. Halako hareatzek kalteberatasun txikiagoa dute. Hirugarrenak olatuek defentsa-hesietan eraginik ez duten hondartzak dira. Kalteak izateko joera txikiagoa dute. 7,5 metroko altuera dute eta zabalean 50 metrotik gorako hareatza lehorra. Horren adibide dira Hondarribia eta Arrigunaga. Zenbat eta zabalago eta altuago hondartza eta hesia, orduan eta babestuago, hortaz. Biometria-estazioak baliatu dituzte ikerketa honetarako, eta horiek mantentzearen garrantzia azpimarratu dute.