Jon URBE FOKU
KLIK

Crystal Fighters, zaleekin bat eginda

Crystal Fighters-en zuzenekoaz gozatu zuten atzo Kursaalean zaleek, otsailean taldekide baten osasun arazoek aukera eragotzi ondoren. Euskal musika tradizionalaren oihartzuna duten doinu elektronikoak -txalaparta erabili dute hainbat kantutan-; horixe da Nafarroan sortu eta azken urteotan Ingalaterran habia egin duen taldearen proposamena. “Ligth+” da faktoriaren azken emaitza eta lan honen aurkezpen biran geldialdi bakarra egin dute Euskal Herrian. «Erabateko alaitasunaren ospakizun neurrigabea» agindu zuten eta ez zuten hutsik egin.