Timothy A. CLARY AFP
KLIK

Milioi bat dolarreko banana, artea ala tranpa?

Banana bat, bere soilean, zinta itsasgarriarekin paretara pegatuta. “Comedian” izenburua jarri dio Maurizio Cattelan artista italiarrak bere lanari, baina ez dago argi nork egin behar duen barre, ikusleak edo artistak berak: New Yorkeko Sotheby enkante etxeak lana milioi bat dolarren truke saltzea espero du, edo, hobeto esanda, ideia artistiko horren benetakotasunaren ziurtagiria, fruta aleak ez baitu gehiegi iraungo. Artearen mugan aritzeagatik ezaguna da Cattelan, ikuslea bere buruari hau galdetzera bultzatzeagatik: artelan bat erakusten ari zait edo adarra jotzen?