Endika PORTILLO FOKU
BEGIRADA

Greba bertan behera, Valentzian laguntzeko

Gasteizko Suhiltzaileek batzar iraunkor bat, itxialdi bat eta sei greba egun planteatuta zituzten gaurko egunetik aurrera, duela urte batzuetatik konpondu gabe dauden eta haien zerbitzuari eragiten dioten zenbait arazori irtenbidea topatzeko. Baina protesta bertan behera uztea erabaki dute, haien indarrak valentziarrei laguntzen inbertitzeko. Nolanahi dela, iragarri dute mobilizazioei berriz ekingo dietela aurrerago. Erabaki zentzuduna eta eredugarria, premiazkoari elkartasunez erantzun ahal izateko.