G.I.
HERNANI
NO OTHER LAND

Kamera, egiaren eta erresistentziaren lekuko

Basel Adra ekintzaile palestinar gaztea Masafer Yatta izeneko herri batean bizi izan da bizitza osoan, baina Israelgo Armada etxera iritsi izanak ezustean harrapatu du. Gertaera horren ondorioz, eta bizi dutena salatzeko asmoz, Adrak, “No Other Land” dokumentala filmatzea erabaki du. Basel Adrak berak, Hamdan Ballal, Yuval Abraham eta Rachel Szor-ekin batera sortutako zinemagileen kolektiboak zuzendutako lana da. Ekintzaile eta zinemagile palestinar eta israeldarren arteko elkarlana da, eta horrek ikuspegi berezi eta intimoa ematen dio gatazkaren narratibari. Dokumentalak Zisjordaniako Masafer Yatta eskualdean Israelen okupazioari buruzko ikuspegi kritikoa eskaintzen du eta Israelgo agintariek eskualde hori nola kanporatu eta eraitsi duten ere erakusten du.

Filmak Basel Adra ekintzaile palestinarraren eta Yuval Abraham kazetari israeldarraren ikuspegitik azaltzen du gatazka. Israelgo Armadaren mehatxupean, Palestinako komunitateen egoera dokumentatzen dute. Indarkeria fisikoa ez ezik, dokumentalaren egileen arteko harreman konplexua ere aztertzen da. Errealizadoreek gatazkaren alde desberdinak irudikatzen dituzte, baina bat egiten dute ikusten dituzten bidegabekerien aurkako erresistentzian.