Lillian SUWANRUMPHA AFP
KLIK

Zoriontasun artifizialera garamatzan erakusketa

Zoriontasuna egoera bat da, sentimendu bat, oso norberarena; norbanako bakoitzarentzat oso ezberdina izan daiteke zoriontasunerako bidea. Zoriontasuna artifiziala izan al daiteke? Adimen artifizialak zoriontasuna moldatu al lezake? Garai berrietako buruhausteak dira. Australiako “Eness” estudioak “Modern Guru and the Path to Artificial Happinnes” erakusketa inauguratu du Thailandian. Artea eta teknologia uztartuz, adimen artifizialaren bidez mundu distortsionatu bat eratu eta zoriontasunerako «bide modernoak» eskaintzen dizkie bisitariei.