GASTEIZ
Elkarrizketa
UNAI GONZALEZ AZUA
PRESO OHIA ETA NATI JUNCOREN SUHIA

«‘Zure familiak istripua izan du, ez muntatu zirkurik’, esan zidaten»

Jarrai-Haika-Segi auziagatik Euskal Herritik ehunka kilometrora espetxeratu zuten Unai Gonzalez Azua. Bera bisitatzeko bidean izan zuten istripua bere bikoteak eta amaginarrebak 2007ko abenduaren 22an, Amaia Antia eta Nati Junco ospitaleratu egin zituzten eta azken hau hiru egun beranduago hil egin zen. Hiletara joaten ere ez zioten utzi Gonzalezi.

Nati Junco hil osteko mobilizazioa Gasteizen, 2007an.
Nati Junco hil osteko mobilizazioa Gasteizen, 2007an. (Raul BOGAJO | FOKU)