Mauro SCROBOGNA LaPresse via ZUM / DPA
BEGIRADA

Cecilia Sala Italian da

Cecilia Sala, «Islamiar Errepublikaren legeak urratzeagatik» Iranen espetxeratutako kazetari italiarra, aske geratu da. Abenduaren 19an kartzelatua izan eta egun batzuetara familiari deitu ahal izan zion. Kontatu zuenez, erabateko isolamenduan zegoen, etengabe argia piztuta zuen ziega batean, zoruan lo egiten eta bi manta soilik zituela. Nazioarteko informazioan aditu Salak Irani buruzko zenbait erreportaje argitaratu zituen, Siriaren erorketak eragiten zion moduari buruz eta emakumeen egoerari buruz.