Guardianek labeak itzaliko ditu gaur, Auzitegiak ez baitu eragotzi
Gaur itzaliko dituzte Laudioko Guardianeko labeak. Hala izango dela berretsi zuen atzo enpresak, behintzat. Langileek greba mugagabera deitu zuten arren, enpresak adierazi du «premiazkoa» dela labeak itzaltzea, ondorio «onartezinak» eragingo direlako bestela. Auzitegiak esan zuen ez duela neurririk hartuko.
![Guardian enpresak gaur bertan itzaliko ditu labeak.](/media/asset_publics/resources/001/201/512/article_main_vertical/0129_eko_guardian.jpg)
Laudioko Guardian Glass enpresak atzo berretsi zuen labeak itzaltzeko prozesua gaur bertan abiatuko duela. «Premiazkotzat» jotzen dute labeak itzaltzea. «Bestelako edozein maniobra legalek segurtasuna arriskuan jarriko lukete, eta instalazioetan kalte materialak eragingo lituzke», argudiatu zuten, eta horiek onartzeko ez daudela «prest» esan zuten.
Hori ekiditeko aukera epaitegien esku ere bazegoen, ELAk kautelazko neurriak eskatu zituelako. Baina atzo jakin zenez, EAEko Auzitegi Nagusiak ez zuen ontzat hartu. Eta erabaki honen aurkako helegitea aurkezterik ez dela erantsi zuen, gainera. EAEko Auzitegi Nagusiaren aburuz, «teknikoki epaitegiak ez du probarik labea itzaltzea itzulezineko neurria dela ondorioztatzeko. Enpresak jakingo du zein ondorio dakarren». Osasun aldetik ere, ez dagoela itzaltze horren arriskurik frogatzen duen probarik esan zuen Auzitegi Nagusiak. LABek salaketa jarri zuen Lan-ikuskaritzan, Osalanen eta Lan delegaritzan. Batetik, langileentzat ez delako segurua labeak itzaltzea «inolako aurreikuspen eta protokolo argtik gabe»; eta bestetik, langileen oinarrizko eskubideak ez direlako errespetatzen, negoziazioen oinarrizko irizpideei dagokinez.
GREBA MUGAGABEA
ELAk eta LABek osatutako langile batzordeak asteartean adierazi zuen greba mugagabea abiatuko dutela ostegun honetan. Ohar baten bidez, enpresako zuzendaritzak labea itzali izana justifikatzeko arrazoiak azpimarratu zituen atzo.
Labea berehala hozteko arrazoia labearen egoera da, konpainiaren arabera. Kezka kritikoa labearen atzeko hormarekin lotuta dago, bertan erregogorraren goiko aldeko zati bat erori egin baitzen, eta eskuineko aldeko bloke gehienak nabarmen pitzatuta daudela azaldu du enpresak. Gaur egungo egoerarekin, oso litekeena izango litzateke atzeko hormaren aldean aldaketa termiko bat gertatzea, edo planifikatu gabeko gertaera batek labe barruko beira-fluxuak aldatzea, eta, ondorioz, euste-zulo bat sortzea, kontrolatzen zaila den beira-ihesa eta labearen egituran kalteak eragitea: «Aurreikusi ezin den magnitude eta emaitza batekin, eta horrek segurtasun arrisku handia dakar langileentzat».
«BORONDATE PARTEKATUA»
Labearen egoera horren aurrean, konpainiak uste du hoztea urgentziaz egin behar dela. Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak ziurtatu zuenez, erakundeetako ordezkariak labea ixtea izan daitekeen «akatsaz» ohartarazi zieten. Ahaldun nagusiak bere «harridura» onartu zuen Guardianek lantegia ixteko erabakia iragartzeko izandako moduagatik, aurretik Aldundiarekin edo Lakuarekin hitz egin gabe, eta gaineratu du hori ez dela «lurraldeko enpresek izan ohi duten jokabidea». Administrazio guztien «borondate partekatua» berretsi zuen Gonzalezek, Laudioko Udaletik hasi eta Lakuaraino, eta lantegia «erabat itxi ez dadin», beren esku dauden «neurri guztiak» hartuko direla.
![0207_p004_bilbo](/media/asset_publics/resources/001/204/060/article_thumb_horizontal/0207_p004_bilbo.jpg)
Bilbo, Donostia, Iruñea, Lekaroz... los vídeos inéditos de la Guerra del 36
![0207_eg_pnv](/media/asset_publics/resources/001/204/172/article_thumb_horizontal/0207_EG_PNV.jpg)
Roto el orden, Andoni deja paso a la ambición de Aitor
![0209_eg_bildu1](/media/asset_publics/resources/001/204/788/article_thumb_horizontal/0209_eg_bildu1.jpg)
EH Bildu cierra su Congreso con la ambición de avanzar para ser Estado
![0210_eg_goyamarco](/media/asset_publics/resources/001/204/921/article_thumb_horizontal/0210_eg_goyaMarco.jpg)
Suerte desigual para los cineastas vascos en unos Goya desconcertantes
![0211_eg_araguas](/media/asset_publics/resources/001/205/269/article_thumb_horizontal/0211_eg_araguas.jpg)