Haur eskolak, greban: %85eko babesa izan zuten atzo, eta protestetara deitu dute gaur
Haur eskoletako baldintzak hobetzeko greban dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Atzo Eibarren mobilizatu ziren, Haurreskolak Partzuergoan. Gaur Hezkuntzako ordezkaritzetan bilduko dira.
![Haur eskolen protesta, atzo, Eibarren.](/media/asset_publics/resources/001/201/510/article_main_vertical/0129_eko_Haurreskolak.jpg)
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako haur eskoletan deitutako grebak jarraipen zabala izan zuen atzo, %85etik gorakoa, LAB, Steilas eta ELA sindikatuek aditzera eman zutenez. 1.500 haur hezitzaile eta kudeaketa alorreko langile lanuztera deituta zeuden. Hala ere, berriro, Lakuak ezarritako «gehiegizko gutxieneko zerbitzuak» zirela-eta, dozenaka langileri greba eskubidea ukatu zitzaiela salatu zuten, batez ere haur eskola txikietako hezitzaileei.
Aipatu zuten astelehen arratsaldean greba zikloa bertan behera uzteko saiakera egin zuela Hezkuntzak, «orain arte mahai gainean egon diren edukiak txertatuta zituen aurreakordio proposamena ekarriz bat-batean deitutako mahai negoziatzaile batera».
%100EKO BABESA
Nabarmendu zutenez, hainbat haur eskolak %100ean babestu zuten greba, esaterako: Araban Gurutzmendi, Landaberde, Mariturri, Katagorri eta Bernedok; Bizkaian Mungia, Portugalete, Zaldibar, Bilboko Deustu eta Sanchez Marcosek; eta Gipuzkoan Urretxu Zumarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Deba eta Donostiako Bidebieta eta Ategorritxok. Grebaren arrakastaren islatzat jo zuten Eibarren “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita!” lelopean deitutako martxan ehunka langile batu izana ere.
«Hezkuntza Sail berria dugu, eta honekin batera, Zuzendaritza Batzorde berritua. Azken urteetako jokamolde berbera dute, ordea. Haurreskolak Partzuergoko langileon lan baldintzak arautzen dituen 2009ko ituna berritzeko eduki nahikorik gabeko mahaiak deitu eta etengabe luzatzen dituzte», salatu zuten.
Gaur grebarekin segituko dute Haurreskolak Partzuergoan eta elkarretaratzeak egingo dituzte Hezkuntzaren ordezkaritzetan, 11.30ean, Bilbon (Kale Nagusia, 85), Donostian (Andia, 13) eta Gasteizen (San Prudentzio, 18). Honako aldarrikapenak egingo dituzte, besteak beste: «Lan zamak arintzea; berritze plana negoziatzea; erosahalmena berreskuratzea eta enplegua egonkortu eta bermatzea».
![0207_p004_bilbo](/media/asset_publics/resources/001/204/060/article_thumb_horizontal/0207_p004_bilbo.jpg)
Bilbo, Donostia, Iruñea, Lekaroz... los vídeos inéditos de la Guerra del 36
![0207_eg_pnv](/media/asset_publics/resources/001/204/172/article_thumb_horizontal/0207_EG_PNV.jpg)
Roto el orden, Andoni deja paso a la ambición de Aitor
![0209_eg_bildu1](/media/asset_publics/resources/001/204/788/article_thumb_horizontal/0209_eg_bildu1.jpg)
EH Bildu cierra su Congreso con la ambición de avanzar para ser Estado
![0210_eg_goyamarco](/media/asset_publics/resources/001/204/921/article_thumb_horizontal/0210_eg_goyaMarco.jpg)
Suerte desigual para los cineastas vascos en unos Goya desconcertantes
![0211_eg_araguas](/media/asset_publics/resources/001/205/269/article_thumb_horizontal/0211_eg_araguas.jpg)