Maccabik joka ez dezan, klub, elkarte eta eragileak bat eginda
Euskal Herriko 40 saskibaloi klub eta taldek, Gasteizko 65 eragile politiko eta sozialek, zaleen taldeek eta kirol munduko 91 pertsona ezagunek, Palestinarekin Elkartasuna plataformarekin batera, otsailaren 7ko partida bertan behera uzteko exijitu dute.
![Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideek kolektibo ugariren atxikimendua jaso dute.](/media/asset_publics/resources/001/201/517/article_main_landscape/0129_kir_Palestina.jpg)
Gasteizko Auzolan pilotalekuan egin zuen atzo bere agerraldia Palestinarekin Elkartasuna plataformak, jakina denez, otsailaren 7an Saski Baskoniak Tel Aviveko Maccabi talde israeldarraren aurka jokatu behar duen Euroligako partida bertan behera uzteko eskatzeko. Eskaera hori berrituz manifestua irakurri zuten, baina ez ziren bakarrik egon, inondik ere.
Manifestua sinatu dutenen artean Euskal Herriko 40 saskibaloi klub eta talde daude, baina baita Gasteizko 65 eragile politiko eta sozial ere, eta Baskoniako zaleen taldeak eta kirol munduko 91 pertsona ezagun. Horietako hainbat bildu ziren atzo Gasteizen.
Hala, izenak esaten hasita, beste askoren artean hauek agertu diote atxikimendua Palestinarekin Elkartasuna plataformaren manifestuari: CDB Siberia Gasteiz, Mariturri GE, Laudiko Sugarrak, Iraurgi Azkoitiko gizonezkoen saskibaloi talde seniorra, Indar Baskonia Hintxa Taldea, Bilbao Basketeko Hirukoa zaleen taldea, Alaveseko Iraultza 1921 peña; Joseba Ezkurdia, Oinatz Bengoetxea eta Iñaki Artola pilotariak, Alex Txikon alpinista, Asier Martinez Europako atletismo txapelduna 110 metroko hesidunean, Gorka Izagirre txirrindulari ohia, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidente ohi eta Euskadiko Saskibaloi Federazioko presidentetzarako hautagaia, Lointek Gernika Bizkaiako Irati Etxarri, Marta Alberdi, Naia Zubiaga, Awa Fam, Maya Dodson eta Mikayla Pivec jokalariak, Juan Vallejo alpinista, Nerea Pena eskubaloi jokalari ohia, Urdaibai, Orio, Zumaia, Donostiarra, Santurtzi eta Getaria arraun elkarteetako 30 arraunlari baino gehiago; Araba Bizirik, Ekologistak Martxan, Salhaketa Araba, BDZ Araba, Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba, Gasteiz Antirrazista, Gasteizko Talde Antimilitarista; Gasteiz Txiki, Judimendikoak, Salburua Burdinbide eta Zazpigarren Alabak.
Agerraldian azpimarratu zuten «Israelgo erregimenaren nazioarteko irudi publikoa kolokan dagoen honetan, erregimen kolonialaren administrazioarentzat inoiz baino ezinbestekoagoa» dela «normaltasun irudia saltzea mundu mailan».
«Erregimen kolonialeko administrazioak mundu mailan arte, musika, kultura, hezkuntza zein kirol ordezkari israeldarren presentzia sustatzen du, erregimenaren irudi publikoa garbituko dutelakoan».
AURPEGI GARBIKETA
«Gasteizek aspaldi erakutsi du palestinar herriaren borrokaren aldeko jarrera konprometitua Israelgo ordezkaritzak hiria bisitatu duen guztietan», azaldu zuten. Nolanahi ere, «orain hori nahikoa ez» dela esan eta partida bertan behera uzteko eskatu zuten.
«Gasteizko eta Arabako erakunde publikoei zein Baskoniari exijitzen diegu otsailaren 7an jokatzekoa den Baskonia eta Maccabiren arteko partida bertan behera utz dezatela», adierazi zuten.
Partida egunerako manifestazio nazionala berretsi zuten; «Israelen aurpegi garbiketari ez: Maccabi kanpora» lelopean, 18.30ean abiatuko da Gasteizko Iparralde gizarte-etxetik.
«Horrelako ekimenek erregimen israeldarra presionatu dezakete genozidioa gelditzeko», eta hori lortzeko «mobilizazioaren eta antolakuntzaren bidetik» lan egitera deitu zuten, amaitzeko.
![0207_p004_bilbo](/media/asset_publics/resources/001/204/060/article_thumb_horizontal/0207_p004_bilbo.jpg)
Bilbo, Donostia, Iruñea, Lekaroz... los vídeos inéditos de la Guerra del 36
![0207_eg_pnv](/media/asset_publics/resources/001/204/172/article_thumb_horizontal/0207_EG_PNV.jpg)
Roto el orden, Andoni deja paso a la ambición de Aitor
![0209_eg_bildu1](/media/asset_publics/resources/001/204/788/article_thumb_horizontal/0209_eg_bildu1.jpg)
EH Bildu cierra su Congreso con la ambición de avanzar para ser Estado
![0210_eg_goyamarco](/media/asset_publics/resources/001/204/921/article_thumb_horizontal/0210_eg_goyaMarco.jpg)
Suerte desigual para los cineastas vascos en unos Goya desconcertantes
![0211_eg_araguas](/media/asset_publics/resources/001/205/269/article_thumb_horizontal/0211_eg_araguas.jpg)