Orbainen garrasia
![](/media/asset_publics/resources/001/201/852/article_main_landscape/0130_zine_kritika.jpg)
Kanadako haur indigenen merkatu beltzaren gaia jorratzen du “Little Bird” telesailak; gazte indigena askoren haurtxoak familia zuriei “adopzio” behartuan ematen zizkieten. Ekoizpenak Bezhig Little Bird izeneko neskatxaren istorioa jorratzen du.
Identitatea, trauma eta galera aztertzen dira, baina telesaila ez da manikeismoan erortzen. Egitura kolonialen barruan bizi diren arren, nortasuna berreraikitzeko borrokan jarraitzen duten pertsonaiak aurkezten ditu. Ez da mina eta sufrimendua erakustera mugatzen; erresistentzia eta erresilientzia nabarmenduko dira bereziki.
Alor teknikoa aletzen hasita, ezaugarri deigarriak dituen lana ageri da: zuzendaritza lanetan eta aktore zerrendan pertsona indigenenen presentzia nabarmena eta esanguratsua dago.
Gainera, gidoiari egiazkotasuna eransteko eta gertaeren kontaketa zehatza egiteko asmoz, sortzaileak benetako istorioz baliatu dira narrazioa eraikitzeko orduan: bizirik atera ziren Sixties Scoopeko kideen laguntza izan dute, eta haien esperientziak idazketa prozesurako oso baliagarriak izan dira.
Zuzendaritza nabarmena da; sentiberatasun handiz, familiaren segurtasuna mehatxu instituzional bihurtzen den unearen hauskortasuna harrapatzen du kamerak. Bisualki modu eraginkorrean transmititzen dute istorioaren tonu malenkoniatsu eta itxaropentsua. Paisaia naturalen erabilerak sinbolismo handia du eta kolorearen eta musikaren erabilera sotila baina indartsua izango da.
Telesaila ez da soilik Kanadako testuingururako garrantzitsua: mundu osoan kolonizazioak eragindako zauriei buruzko hausnarketa egiteko ere baliagarria da.
![0211_eg_araguas](/media/asset_publics/resources/001/205/269/article_thumb_horizontal/0211_eg_araguas.jpg)
«Itzaletik argira pasatu behar dugu torturatuok, aitortzarako garaia da»
![0215_kul_miren](/media/asset_publics/resources/001/206/540/article_thumb_horizontal/0215_kul_miren.jpg)
«Leiala izan naiz aita sinboliko eta ez sinbolikoekin, kosta zait apurtzea»
![0216_eg_tortura](/media/asset_publics/resources/001/206/714/article_thumb_horizontal/0216_eg_tortura.jpg)
Aitortza ofizial eta erreparazio eske, 900 torturaturen ahotsa
![0217_eg_montero1](/media/asset_publics/resources/001/206/891/article_thumb_horizontal/0217_eg_Montero1.jpg)
«Díaz y Errejón son distintas fases de una operación contra la izquierda»
![0217_eg_inhumano1](/media/asset_publics/resources/001/206/922/article_thumb_horizontal/0217_eg_inhumano1.jpg)