Bidean Ekinez
Asteburu honetan izebak etxean zeuzkan dokumentu batzuk ekarri dizkit, interesatuko zitzaizkidala pentsatuz, eta horrela izan da, dudarik gabe. Horien artean, Euskadiko Auzo Elkarteen Koordinakundearen 1979ko “Por el control de la gestión municipal” izeneko liburuxka zaharkitua. Hasteko, une hartan bizi zen «gizarte gatazka handiko giroa» deskribatzen du, eta argi dago egungo egoera ez dela garai hartakoa. Hala ere, harrigarria da jasotzen dituen erreibindikazio gehienak gaurkotasun handikoak direla ikustea. Aipagarria da ere, auzo mugimenduak oso presente jarraitzen dutela borroka horietan, eta beste hainbatetan. Gauzak asko aldatu dira, baina ez behar beste.
Liburuxkak, besteak beste, ingurumena, partaidetza eta etxebizitza ardatz dituzten hiru akordio biltzen ditu; oraindik ere neurri ausartak eta premiazkoak eskatzen dituzten gaiak dira horiek guztiak. Horrela, esate baterako, herri eta hiri bizigarriei buruzko aldarrikapenak biltzen dira, informazio publikoa modu errazean jasotzeko eskubidea, edo gai garrantzitsuetan udal erreferendumak deitzeko aukera jasotzen da, alokairuen prezioa mugatzea edo etxebizitzan inbertsio publikoak egiteko beharra ere.
Ezin da zalantzan jarri auzo elkarteek paper oso garrantzitsua izan zutela gaur egungo Bilboren eraikuntzan, eta haien borrokak gure memoria kolektiboaren parte bilakatu dira. Zenbat istorio eta bizipen dituzte azaltzeko garai horietan buru-belarri ibili zirenak! Jarduteko moduak eta, zoritxarrez, egun duten gizarte aintzatespena aldatu badira ere, haien ekarpenak bizirik jarraitzen du. Hainbat bizilagunek euren lana eta denbora eskaintzen dute auzoen eta hirien hobekuntzarako. Martxan jarritako ekimenekin turismoaren inpaktua kolokan jartzen da; kalitatezko zerbitzu publikoak defendatzen dira, Osakidetza, besteak beste; irisgarritasuna erdigunera ekartzen da, berdegune gehiagoren beharra, etxebizitza duinaren exijentzia mahai gainean ezartzen da, eta abar. Izan zirelako gara eta garelako izango gara.

«Díaz y Errejón son distintas fases de una operación contra la izquierda»

«El Inhumano», señalado por tortura en Via Laietana y en Gipuzkoa

Itziar Ituño y Urko Olazabal rodarán la tormentosa «Inurri itsuak»

Una mujer ingresó en la UCI por una agresión de la Ertzaintza oculta 18 días
