Gaizka IZAGIRRE
Zinema kritikaria

Kazetaritza zineman

Zinemak betidanik izan du kazetaritzarekiko interesa; Charles Chaplin, Katherine Hepburn, James Stewart, Orson Welles, Marcello Mastroianni, Meryl Streep, Nicole Kidman, Robert Downey Jr, Lea Seydoux... Asko izan dira hedabideetako kazetariak edota komunikabideetako-handikiak antzeztu dituzten aktoreak.

Zazpigarren arteak kazetariak eta kazetaritza mundua, egiaren, justiziaren eta adierazpen askatasunaren aldeko borrokaren ikur gisa irudikatu izan ditu. “Citizen Kane” (1941), “Spotlight” (2015), “All the President’s Men” (1976) eta ‘‘The Post” (2017), esaterako, gaiari lotutako adibide interesgarriak dira.

Askotan, hedabideen boterea, ustelkeria, zentsura, informazioaren eragin soziala eta halako gaietan zentratzen dira, baina “Zodiac” (2007) edota “Nightcrawler’’ (2014) erako thriller ilunen kodeez ere baliatu dira kritika sozialak plazaratzeko; azken honetan muturreko sentsazionalismoa eta audientzia bilatzeko helburuz informazioa nola manipulatzen den aztertzen da.

Gaur bertan estreinatzen da “September 5” film alemana. 1972ko Municheko Olinpiar Jokoetan girotuta dago, eta ABC kateko kirol-kazetari estatubatuarrak ditu protagonista; talde armatu batek atleta israeldar batzuk bahitu zituen eta kazetariek albiste horren jarraipena egin behar izan zuten bat-batean.