Municheko sarraskia, kazetaritza ikuspegitik
Municheko Olinpiar Jokoetan girotua, 1972an, ABC kateko kirol-kazetari estatubatuarrak ditu protagonista; talde armatu batek atleta israeldar batzuk bahitu zituen eta kazetariek albiste horren jarraipena egin behar izan zuten bat-batean.
Irail Beltza talde armatu palestinarrak Municheko Jokoetan bahitu zituen hamaika atleta israeldar hil zituen. Preso politiko palestinarren trukean askatzea proposatu zioten Israelgo Gobernuari, baina Israelek ez zuen negoziatu nahi izan. Irail Beltza eratu zuten, Jordaniako erregeak herrialdeko errefuxiatu palestinarrak kanporatu zituen 1970eko iraileko data oroituz. Oihartzun handia izan zuen atentatuak eta nazioartean zirrara eragin zuen.
Film honek gertakari horiek ardatz hartzen dituen arren, kazetaritza ikuspegia gailentzen da; ABC Sports-eko prentsa aretoko ikuspuntutik azaldua dago guztia. Kontakizunaren muina kazetari talde horien korridoreetan, bulegoetan, platoetan eta kontrol-gelan topatuko dugu.
Ekoizpen-diseinu zehatzari eta aktore zerrenda nabarmen bati esker, 70eko hamarkadako giroa xehetasunez birsortzea lortzen da filmean.
Aurtengo Oscar sarietan jatorrizko gidoi onenaren sarirako izendatu dute.

«Díaz y Errejón son distintas fases de una operación contra la izquierda»

«El Inhumano», señalado por tortura en Via Laietana y en Gipuzkoa

Itziar Ituño y Urko Olazabal rodarán la tormentosa «Inurri itsuak»

Una mujer ingresó en la UCI por una agresión de la Ertzaintza oculta 18 días
