Tximista batek jota, susto galanta Loiun lur hartzean
Asteazkenean Cholet Basketen aurka FIBA Europe Cupeko partida galdu ostean, susto galanta izan zuten atzo Surne Bilbao Basketeko kideek, Loiun lur hartzen ari zirela, haiek zetozen hegazkina tximista batek jo baitzuen.
«Hegazkina Amsterdametik zetorren eta, lur hartzeko maniobretan ari zela, bat-bateko argi bizi bat nabaritu dugu. Zenbait bidaiari asaldatu egin dira, baina bestelako ondoriorik gabe, zorionez, lur hartu ahal izan du», adierazi zuen Bilboko taldeak prentsa departamenduaren bidez.
Lur hartu eta gero hegazkineko kapitainak bidaiariei gertatutakoa azaldu zien, eta pistan ohi baino hamar minutu gehiago egin zituzten, aireportuko langileek hegazkina husten zuten bitartean. Horrez gain, hegazkineko sistemak egiaztatu zituzten.
LLEIDAREN AURKA
Sustoa atzean lagata, beltzezko gizonek igandean 17.00etan jokatu beharreko ACB Ligako partidan dute buruan.
Ez da ahaztu behar Jaume Ponsarnauren gizonek ligako azken lau norgehiagokak galdu egin dituztela
Aurkaria Hiopos Lleida talde igo berria izango da. Sailkapenean bilbotarrekin berdinduta daude 6-12 balantzearekin, nahiz eta puntu aldeagatik aurretik dauden bilbotarrak. Hala eta guztiz ere, aurreneko itzulian katalanak 84-66 nagusitu zitzaizkien, atsedenaldiaren ondoren 49-33ko partziala lortuta.

«Díaz y Errejón son distintas fases de una operación contra la izquierda»

«El Inhumano», señalado por tortura en Via Laietana y en Gipuzkoa

Disney diluye su compromiso con las minorías y la igualdad

Itziar Ituño y Urko Olazabal rodarán la tormentosa «Inurri itsuak»
