Unrwa Palestinan lanean jarraitzeko prest dago, Israelgo legeak gorabehera
Unrwaren jarduera galarazten duten legeak indarrean sartu ziren atzo, eta ondorio larriak ekarriko dituzte palestinarrentzat. Israelgo agintariek ospatu egin zuten Jerusalemgo egoitzaren itxiera. Hala ere, Zisjordanian agentziaren ospitaleek irekita jarraitzen dute, eta Gazari laguntza humanitarioa emateko prest agertu zen.

Arieh King Jerusalemgo alkateordeak Unrwa Nazio Batuen Erakundearen Errefuxiatu Palestinarrentzako egoitzaren itxiera ospatu zuen, dagoeneko «legez kanpoko» erakundea dela adierazteaz batera. Israelen agentziarekin edonolako harremana debekatzen duten bi legeak indarrean sartu ziren atzo, Unrwaren jardueraren jarraipena galaraziz.
«Unrwaren, erakunde nazi eta etsai honen aurkako legearen lehen eguna ospatzen ari gara», poztu zen Arieh King alkateordea, agentzia horren egoitzaren aurrean, Sheikh Jarrah auzo palestinarrean, Jerusalem ekialdean.
«Urteetan, hamarkadetan, pentsatu zuten nahi zutena egin zezaketela eta Jerusalemen arabiarrak hezi zitzaketela juduen eta Israelen aurka. Gaurtik aurrera legez kanpokoa da», esan zuen funtzionarioak. Jerusalemgo bizilagunak «itxierako ospakizun» batera deitu zituen, baina hamar parte hartzaile besterik ez ziren agertu. Debekatzeko aitzakia gisa, Israelek Unrwari leporatu dio Hamasekin loturak izatea, baina ez du frogarik aurkeztu. Palestinarrentzat ezinbestekoa den agentzia honen aurkako erasoaren atzean dago ia sei milioi pertsonek duten errefuxiatuen estatutua desegitea eta, aldi berean, behin betiko haien jaioterrira itzultzeko eskubidea lurperatzea. Israel Estatua 1948an sortzearekin batera indarrez kanporatutako 700.000 lagun eta haien ondorengoak babesteko sortu zen Unrwa. «Errefuxiatuei integratzen lagundu beharrean, kontrakoa egiten du Unrwak. Pobreziaz eta jendea mantentzen duten baldintza eskasez elikatzen da», jarraitu zuen Arieh Kingek. Hemendik aurrera eskoletan israeldarrek ikasten duten hezkuntza curriculum bera izango dutela gaineratu zuen.
Kingen laguntzaileetako batek Israelgo bandera bat zintzilikatu zuen Unrwaren egoitzako ate nagusian.
Bezperan langileak irten ziren, tartean Israelgo erabakiaren ondorioz bisarik gabe geratu diren 50 bat atzerritar. Horrenbestez, Jordaniako egoitzan lan egin beharko dute aurrerantzean.
Unrwaren egoitzara joandako sionistek xanpainez eta mahats zukuz topa egin ondoren, israeldarren taldea Unrwaren kartela grafitiz estaltzen hasi zen. Erakundearen logoa estali eta gero, Daviden Izarra bakarrik ikus zitekeen. «Atsegin dut eraikin hau inguruan bizi diren juduek erabiltzea, eta ez hainbeste urtez hemen egon diren naziek», esan zuen Kingek.
Legeak soilik Israelgo lurretan lan egitea debekatzen dien arren, praktikan, gobernuko funtzionarioekin harremanik ez izateko politikak galarazi egiten die agentziako langileei bisak edo txartel diplomatikoak izatea, bai eta Israelgo Armadarekin koordinatzea kontrol militarren postuak gurutzatzea eta merkantziak hondatutako Gaza batera sartzea ere, oraindik Unrwa baita laguntza humanitarioaren hornitzaile nagusia.
Modu horretan, palestinarrak babesteko jarduera osoa suntsitu nahi dute legeek.
«JARRAITU ETA BETE EGITEN DUGU»
Hala ere, Philippe Lazzarini arduradun nagusiak nabarmendu zuen agentziaren operazioek aurrera jarraituko dutela, betoa ezarrita ere. Adierazi zuenez, irtenbidea ez da bere botereak beste erakunde batzuei transferitzea, baizik eta «Palestinako Estatu eta erakunde bati eskualdatzea».
Oztopoak gorabehera, «laguntza eta zerbitzuak eskaintzen jarraitzen dugu. Gure klinikak Zisjordania osoan eta Ekialdeko Jerusalemen irekita daude, eta Gazako operazio humanitarioak segitzen du», ohartarazi zuen Unrwak
Oraindik lege berrien komunikazio ofizialik jaso ez dutela esan zuten eta herri palestinarrarekin konpromisoa berretsi zuten.
«Jarraitu eta bete egiten dugu. Gure betebeharrak gauzatzea da gure plana. Hau da, Palestinako lurralde okupatuan dauden pertsonei zerbitzuak eta laguntza humanitarioa ematea», azaldu zuen.
Unrwak oinarrizko zerbitzuak ematen dizkie, osasuna eta hezkuntza barne, ia sei milioi palestinarri Gazako Zerrendan, Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen, baita Libanon, Sirian eta Jordanian ere.
Gazaren aurkako ofentsibaren 15 hilabeteetan agentziak elikadura laguntza osoaren bi heren eman ditu eta milioi bat desplazatu baino gehiagori babesa eman die. Gainera, 475.000 laguni edateko ura eskaini die eta 250.000 haurri polioaren aurkako txertoa jartzea lortu dutela nabarmendu zuen. Duela astebete eta erdi Gazan su-etena hasi zenetik, Palestinako enklabean sartu diren elikagaien %60 ere Unrwak sartu ditu.
«Hau da Israelgo Estatua bere hasieratik egiten ari dena: atzerabiderik ez duten egintzak sortzea, injustizia hauek atzeraezinak izatea eta palestinarren eskubideak negoziagarri bihurtzeko itxaropenarekin kolonizatzea», dio Ines Abdel Razek Diplomazia Publikoko Institutu Zentro Palestinarreko kideak.
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak esan zuen erabakia «tamalgarria» dela, «Israelen nazioarteko betebeharrekin kontraesankorra».
Israelgo buruzagientzat, berriz, lege hauek garaipen politikoa dira. «Unrwa Hamaseko kidez beteta dago, ez bakarrik ikertzen ari diren Unrwako 19 kideak... baita ehunka langileak ere», esan zuen David Mencerrek, Gobernuko bozeramaile batek. 2024ko urtarrilaren amaieran Israelgo agintariek Unrwako hamabi langileri urriaren 7ko erasoan parte hartzea leporatu zieten. Ondoren beste zazpi izen gehitu ziren. Agentziaren aurka kanpaina piztu zuten eta Israelen aliatuek jarraitu egin zioten. Salaketen ondorioz, agentziaren finantziaketa eten zuten emaile nagusiek. Dorothy Shea AEBk Nazio Batuen Erakundean duen bitarteko enbaxadoreak Israelen «erabaki subiranoa« defendatu zuen astelehenean, Trumpek Israeli emandako babes hautsezinaren beste erakustaldi bat.
Legeak indarrean sartu ziren egun berean, Norvegiako Gobernuak 23 milioi euroko transferentzia iragarri zuen Unrwarentzat. «Gaza hondatuta dago eta Unrwa inoiz baino beharrezkoagoa da. Unrwari Palestinan jardutea eragotz diezaioketen Israelgo legeak indarrean sartzea izugarri dramatikoa da», adierazi zuen.
Liberados tres prisioneros israelíes, cinco tailandeses y un centenar de palestinos
Las organizaciones de resistencia islamista palestina entregaron a la Cruz Roja a tres prisioneros israelíes y a cinco tailandeses -estos no formaban parte del canje- a cambio de 110 prisioneros palestinos. En una caótica puesta en libertad entre miles de gazatíes que acudieron al lugar, en Jan Yunis, los milicianos escoltaron a Gadi Moses, de 80 años, hasta la furgoneta en la que se encontraba Arbel Yehud, y abrieron entre la multitud un camino que permitiera la salida de las ambulancias.
La puesta en libertad se llevó a cabo frente a la casa en ruinas del líder de Hamas en la Franja y presunton autor intelectual del ataque del 7 de octubre de 2023, Yahya Sinwar, al que las tropas israelíes mataron el pasado octubre en Rafah.
«Las multitudes que se han reunido para seguir la liberación de prisioneros son un mensaje al mundo de que nuestro pueblo se une firmemente a la resistencia y la abraza, y que la ocupación no ha logrado aislarla», reivindicó Hamas. El primer ministro de Israel, Benjamin Netanyahu, lamentó las «escenas impactantes» que prueban, según él, la «inimaginable crueldad» de Hamas en la liberación de los israelíes y exigió a los mediadores que no se repitan.
La liberación en Jan Yunis se asemejó al primer canje, el pasado 19 de enero, en el que las cautivas también eran civiles, si bien esta ocasión fue más multitudinaria, La de la soldado Agam Berger en Jabalia, ayer, y la de sus cuatro compañeras militares el pasado sábado tuvieron un carácter más teatralizado, incluido un escenario.
Por su parte, Israel liberó una nueva tanda de presos palestinos, después de paralizar el proceso durante unas horas por las escenas de Jan Yunis. La mayor parte (varios fueron liberados en Gaza y Jerusalén) fueron recibidos en Ramallah por sus familias, equipos médicos y cientos de personas.
Entre los liberados hay al menos una treintena de menores de edad, 32 condenados a cadena perpetua y 48 con otras penas. Entre ellos, el carismático Zakaria Zubeidi, por el que muchos de los presentes acudieron al lugar y que fue sacado a hombros el primero del autobús. Zubeidi, que lideró las Brigadas de los Mártires de al-Aqsa en la década de 1990, saltó a la fama cuando protagonizó una espectacular fuga de prisión en 2021 junto a otros cinco prisioneros.
El Ejército israelí activó un amplio para evitar las celebraciones, realizó incluso «detenciones preventivas» y cargó con fuego real, provocando varios heridos.GARA

«Díaz y Errejón son distintas fases de una operación contra la izquierda»

«El Inhumano», señalado por tortura en Via Laietana y en Gipuzkoa

Disney diluye su compromiso con las minorías y la igualdad

Itziar Ituño y Urko Olazabal rodarán la tormentosa «Inurri itsuak»
