Musikaren epizentroak
Musika taldeetan eta musikari-kantari askoren gogoetetan komunitate espezifikoari aipamen piloa egin zaio azken boladan. “Crew” ere erabili ohi da komunitatearen sasi-sinonimo bezala. “Jakin” aldizkariak kaleratutako Beñat Goitia “Benizze” musikariaren “Euskal Musikagintza SL” artikulu zintzo eta gardena gustatu zait. “Existitzen ez den euskal eszena”-ren kokapen historiko, politiko eta kultural sakona egin ondoren, epizentroaren funtsa non dagoen azaldu gura du. Nazioarteko eta Euskal Herriko mainstreaminak desberdinak direla esango du; biak kritikatu ditu, ordea, segaren zorroztasunarekin -orain dela urte batzuk Alaine Agirre idazleari esan nion motozerra zela eta horrela jarraitzeko hurrengo liburuetan; orain Milei txorimalo arloteak «motozerra» hitza ez erabilgarri egin dit-. Arranopola!
Ez da komeni mainstreaminaren atzaparren mende egotea, ez kanpoko ez bertokoen mende. Euskal Herriko mainstreamin nagusiak kanpoko mainstreaminarekin lotura handiagoa du. Euskal kutsu guztia ezabatu edo errekuperatu egin du eta kultura suntsitzailearen eskemekin jokatu du. Politika eta kultura piramide horretan goikoek beti ezabatuko dute hegemonikoki behean dagoena. Benizzek dio lema herri ekimenak gidatu behar duela, bestela akabo. Komunitate eta kolektibo autonomoek dute hegemoniaren aurkako jarrera eta sentimendua; hor dago euskal kulturaren epizentro eraikitzailea, librea, bizi-irrika duena, kultur irrika, last tour guztien gainetik, horien sasi guztien azpitik. Zeren udak dakarrena udazkenak daroa.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
