Patxi BELTZAIZ
BEGIRADA

Laborariek irtenbideak behar dituzte

Behi tuberkulosiari aurre egin eta neurri egokiak hartzeko premia aldarrikatuz, 150 laborari baino gehiago bildu ziren atzo Donapaleun, Laborarien Etxearen aitzinean, osasun krisien kudeaketaz arduratzen den GDS sareko administrazio kontseiluaren bilkuraren karietara. Kabalen erabateko hiltzeari buruz emandako agindua deuseztatu zuen Prefeturak, baina, lehen mailako mehatxu hori saihestuta ere, behi tuberkulosiak sorturiko krisiari kontra egiteko neurri egokiak hartzeko premia nabarmendu zuten laborariek.