Musikaren udak
Udak dakarrena udazkenak darama. Udako sesioak dakarrena ez da Itoiz taldearen “musikaren” historia totala, eta filma egin dutenek garden utzi dute ez dutela izan horretarako asmorik. JC Perezek nerabezaroan grabatutako tape horretan (Udako sesioak) du oinarri eta funtsa “Itoiz, udako sesioak” filmak.
Juan Carlos Perezen nerabezaroko musika-pieza gutxi horietan hartu du aterpea filmak, baina taldekideei egindako elkarrizketa edo buruz burukoetan, Itoiz taldearen arazo orokorren gainean ari dira. Arrabitek aurpegiratu dio Perezi taldearen alde bakarreko desegitea. Yarrituk kexa adieraziko dio taldetik aldendu zuelako. Ecaik azaldu dio bien arteko ika-mika abestiak sortzerakoan. Garate otzan agertu da gaztetako adiskidearekin. Dena den, aktoreak ez direnez, badaude gaineraginak. Elkarrizketa asko ganorabakoak dira. Erlijio kristauak toki zabala du; ez, ordea, Euskal Herriak bizi zuen zapalkuntzak. Gaztelaniak presentzia handia du. J.C. Perez flipatu samar dago, tapearen aurkikuntzarekin, agian onanismo musikaleraino. Lanbroa aipatzen dute; filmaren istorioa ere lanbrotsua delakoan nago. Testuinguru politikoa eskasa, baina Joseba Alcaldek Perezi idatzitako “Foisis jauna” letraren hasierak bete izan nau beti (Ez, ez diot utziko inori nere barruan agintzen), bikaina da esaldi antiautoritario hori. Itoizen lehen bi diskoetako rock progresibo “crimsoniarrak” bete nau; filmeko musikaren muina da. J.C. Perezen bakarkako bi diskoak Itoizen gainetik daudela uste dut, euskal poparen gailurrean.

Los líderes de la UE avalan multiplicar el gasto militar para rearmar Europa

Balbino Saenz, primer liberado por el fin de la trampa del doble cómputo

«Talde honetan bagaude oraindik, euskara bultzatzen dugulako da»

«Estamos dejando que se alcancen nuevas cuotas de deshumanización»
