Urtaro meteorologikoa ala astronomikoa?
Negu meteorologikoa alde batera utzi eta martxoaren 1ean udaberri meteorologikoan sartu ginen. Askok lotzen duzue urtaro baten amaiera eta hasiera data astronomikoekin, hau da, lurrak eguzkiarekiko duen kokalekuarekin. Baina urtaroak meteorologikoki edo klimatologikoki ez dira data berean amaitu eta hasten.
Horren zergatia ulertzeko adibide bat jarriko dizuet: datuak kontuan hartuta eta udaberri meteorologikoan gaudela jakinik, martxoko lehen 20 egunek udaberritik gehiago daukate, bai prezipitazioari eta baita tenperaturari dagokionez, ekaineko lehen 20 egunek baino. Hau da, batez besteko udaberriko tenperaturek martxoko lehen 20 egunetan ematen diren tenperaturekin antzekotasun gehiago dute ekainekoekin baino.
Horrela, meteorologo eta klimatologoek badakite urtaroak hilabete hasieran hasten direla, non datuak bildu, aztertu eta plazaratzerakoan errazago ere egiten zaien. Baina erosotasun kontua baino, klimak berak ematen dizkigun datuek zehazten dute hori horrela dela. Eta orain betiko galdera: ze udaberri datorkigu? Ba ez dago erantzun zehatzik. Negua ez da negu portatu, egun solte batzuk salbu. Normalean urtaro batek ez duenean berea ematen, ondorengoak ere ez du egiten. Hotza eta euria edo beroa eta lehor? Ikusiko dugu…

Las consecuencias económicas del rearme de Europa

«Estamos dejando que se alcancen nuevas cuotas de deshumanización»

«Sería un fraude democrático que los partidos no admitieran a trámite la ILP»

PNV, PSE y Podemos, satisfechos con el acuerdo de revisión fiscal logrado
