Emakume bat hil da Bilboko Labairu kalean gertaturiko sute batean

73 urteko emakume bat hil zen atzo goizean Bilboko erdialdean dagoen Labayru kalean gertatutako sutearen eraginez. Beste bederatzi pertsona zauritu ziren eta horietako bost ospitalera eraman zituzten.
Sutea goizeko lehen orduan piztu zen Labayru kaleko 28. zenbakian, Autonomia kalearen paraleloan. Lehen pisuan zegoen fokua. Ondorioz, emakume bat hiltzeaz gain, bederatzi zauritu egon ziren, maila ezberdinetakoak. Larrien eraman zutena 78 urteko gizonezko bat izan zen; hildako emakumearen senarra, hain zuzen. Leiho batetik atera behar izan zuten.
Suhiltzaileek goizeko zortziak pasatxoan jaso zuten abisua, eta jo eta su aritu ziren sugarrak itzaltzeko lanean. Lehendabiziko pisutik ateratzen ziren.
Juan Mari Aburto alkatea ere hurbildu zen ezbeharra gertatu zen tokira. Radio Euskadin kontatu zuenez, emakume bat artatu zuten bihotz-biriken gelditzeagatik, eta handik gutxira hil zen. Begoña izena zuen. Bizilagunek esplikatu zutenez, ibiltzeko arazoak zituen eta gurpil-aulkian mugitzen zen.
SUTE UGARI AZKENALDIAN
Azken hilabeteetan sute ugari gertatu da euskal hirietan. Urtarrilaren amaieran beste pertsona bat zendu zen Basaurin, Kareaga auzoan. Suak hiru solairuko eraikin baten goiko partea irentsi zuen.
Egoera horretan, hirugarren pisutik salto egin behar izan zuen gizonezko batek, sugarretatik ihesi, eta hil egin zen. Bi ume eta emakume bat erreskatatu zituzten suhiltzaileek leihotik, eskailera bati esker. Eta beste gizon bat ere atera zuten beste solairu batetik.
Antzeko suteak izan dira azkenaldian Eibarren, Donostian eta Tuteran ere, besteak beste.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
