Monarkiaren zentzugabekeriak

Borja Cobeagaren eta Diego San Joseren proposamen berria da “Su Majestad”; elkarrekin idatzi duten fikziozko lehen telesaila da eta, gainera, euskaraz bikoiztuta ikusteko aukera dago.
Estatu espainolean 2024. urtean girotua, protagonista nagusia Pilar (Anna Castillo) printzesa gaztea da; aita, Alfontso XIV.a erregea, zipriztintzen duen eskandalu baten ondoren, bat-batean eta ezustean, Estatu espainoleko erregina izatearen eginkizuna burutu beharko du. Gobernatu nahi ez duen printzesa bati buruzko istorioa da honakoa. Anna Castillok lan itzela egiten du; karisma eta benetakotasuna eransten dizkio pertsonaiari. Bikainki jokatzen du, pertsona heldugabe eta arduragabe izatetik benetako betebeharrak onartzera eboluzionatzen duen printzesaren rola.
Ekoizpen diseinua primerakoa da; monarkiaren luxuak estetika moderno eta fresko batekin nahasten dituen girotzea aparta da.
Telesaila, gaiari dagokionez behintzat, transgresore izateko asmoz abiatzen da; satira erabiliz monarkiari geziak jaurtitzeko asmoa nabaria da hasieratik. Umore aldetik, ordea, zorrotzagoa, beltzagoa eta deserosoagoa espero nuen. Gaiari tinko heltzen dion arren, tonua arinegia iruditu zait.
Monarkia kritikatzen da eta ezbaian jartzen da gaur egun gizartean duen funtzioa -funtzio eza-, baina Ana Castilloren pertsonaiarekin sortzen den enpatia maila altuegia iruditu zait, eta berarekin sor daitekeen konplizitateak zalantzak eragiten ditu.
Testuinguru garaikidean erregetzaren zentzugabekeria islatzen da, karikatura errazean erori gabe, baina telesaila amaitzen denean guztia nahiko anekdotikoa izan den sentipena uzten du.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
