EH Bilduk Azpeitian eta EH Baik Angelun, larunbatean Konferentzia Munizipalista egingo dute

EH Bilduko alkateek eta tokiko kargu publikoek agerraldia egin zuten atzo Donostian, ezker subiranistak larunbatean Azpeitian egingo duen III. Konferentzia Munizipalistan landuko dituzten gaien berri emateko. Ekitaldian izan ziren zenbait alkate: Aizpea Otaegi (Errenteria), Joseba Asiron (Iruñea), Joseba Vivanco (Artziniega), Oihana Olaberria (Arakil) eta Idoia Otadui (Durangaldeko Mankomunitatea).
Otaegik hala azaldu zuen: «Erlojuak koordinatuko ditugu zenbait arlotan: etxebizitza, trantsizio ekosoziala, zainketak, gobernantza eredua… EH Bilduko alkateok zerbait erakusten ari bagara, gobernatzeko beste modu bat dagoela da. Elkarlanezkoagoa, parte-hartzaileagoa, herritarrei entzuten diena eta, batez ere, politika publikoen erdigunean pertsonen ongizatea eta duintasuna jartzen dituena. Harro gaude horretaz, eta larunbatean bide horretan aurrera egiteko konpromisoa hartuko dugu berriz», nabarmendu zuen.
Lehen aldiz, EH Bairekin ere koordinatuko da EH Bildu, Ipar Euskal Herriko ezkerreko independentistek egun berean egingo baitute udal konferentzia Angelun. Beraz, Euskal Herri osoko tokiko kargu publikoek, aldi berean, garatu beharreko politikak eztabaidatuko dituzte.
ETXEBIZITZAREN AFERA
Otaegik adierazi zuenez, etxebizitzarena da euskal herritarrek eta instituzioek duten arazo handienetako bat, eta irtenbideak bilatzea da EH Bilduren kezka eta okupazio nagusietako bat.
«Errenteria-Orereta izan zen alokairuen prezioa mugatzeko asmoz tentsionatutako eremu izendatu zen Euskal Herriko lehen udala. Eta datozen asteetan udalerri gehiago etorriko dira, hala nola Zumaia eta Galdakao. Nafarroan bultzatzaileak izan gara dozenaka udalerri tentsionatutako eremuak izendatzeko. Azpeitian ere berritzaileak izan gara, eta politika berrien aitzindariak, hutsik dauden etxebizitzei kanona ezarri dien lehen udala izanik», adierazi zuen Errenteriako alkateak.

Protestas masivas y cortes de tráfico en las capitales vascas

Marcha sin precedentes en Iruñea en favor de Palestina

El sabotaje policial a las víctimas del Estado se estrella en los tribunales

«El tímido se acepta a sí mismo cuando ya no le da vergüenza sentir vergüenza»
