Idoia ZABALETA FOKU
BEGIRADA

Etxe bat, kale egoeran daudenei laguntzeko

Etxegabetasun egoeran dauden 30 pertsonari etxebizitzarako sarbidean laguntzeko, Iruñeko Udalak “Etxe bat-Un hogar” programa abiarazi du. Azken udal aurrekontuetan, egoerari aurre egiteko diru-partidak nabarmen handitu zituzten eta programa berria dagoeneko martxan dauden beste batzuen osagarri da. Azken urteotan, Nafarroako hiriburuan asko ugaritu dira kalean lo egiten duten pertsonak eta udal zerbitzuak gainezka daude. Izan bedi neurri gehiago behar dituen egoera larri horren aringarri.