Udaberriko liburuen uzta, garai nahasi eta ilun hauetarako
Bertsio ofizialak isilarazi dituen gure historiaren pasarteak, gure orain nahasiari buruzko premiazko hausnarketa berritzaileak... saiakera generoa da nagusi udaberriko liburugintzaren uztan, bai euskaraz bai gaztelaniaz. Joera orokor bati erantzuten dio horrek, baina nobela, poesia edo komiki moduan ere badira ezusteko batzuk.

E zer baino lehen, argibide bat: zerrendatuko ditugun tituluak udaberri honetan liburu dendetara iritsiko diren batzuk baino ez dira. Bigarren xehetasun bat: euskal argitaletxeek edo euskal jatorriko idazleek kaleratuko dituztenei erreparatu diegu soilik, bereziki -hor albiste on bat- interesgarriak direlako. Agian literaturatik haratago doalako, aipa dezagun Franck Dolozor kazetariaren “Gernika batailoia” (Pamiela) saiakera. Duela hamar bat urte egin zuen dokumentaletik abiatuta, kontatu ez diren gure historiako pasarteak islatzen ditu, esaterako Euskal Herriak Armada bat izan zuela, joera ideologiko desberdinetako gudariez osatuta, edo nola bukatu zuten Bordele inguruan nazien aurka borrokatzen. Apirilaren 5ean aurkeztuko dute Gernikan, batailoiko gudariei egingo zaien omenaldi batean. Iruñeko argitaletxeak beste mota bateko bitxikeria bat iragarri du: “Zinekologoaren kontsultak” (Pamiela), Josu Martinez zinemagileak Joseba Sarrionandiak, gaztea zenean, argitaratu zituen zinema kritikak bildu baititu. Antza, euskaraz idatzitako lehen zinema kritika garaikideak dira.
Gure historian sartuta dabil Pako Aristi, “Iñaki Bota daue” (Erein, ekainerako) lanarekin. Indar parapolizialek Euskal Herrian egindako lehen atentatuak berpiztu ditu liburu honetan, batez ere Iñaki Etxaberi 1975ean Kanpazarren egindakoa, guztietan lehena izan zena. Ildo beretik, Juan Zelaia industrialariak, Tximist pila-fabrikako jabeetako batek, jasan zuen jazarpenaz hitz egiten du; baita Hidalgo kapitainaren ardurapean Gernikako Guardia Zibilaren kuartelean egiten ziren torturez ere.
FILOSOFIA, FEMINISMOA...
Iñigo Martinez Peña filosofoak martxoan kaleratu berri du “Ezinezkoaren alde. Hutsunea egungo bizimoduan” (Elkar) lana. Ezinezkoaren kontzeptuari balioa ematearen alde egiten du, beste balio bat emateko. Zer zentzutan? «Balio hitza ekonomiara murrizteko joera daukagu, zerbaiten prezio hutsa balitz bezala, baina, noski, badira balio izateko beste modu batzuk ere; pentsa dezagun, bestela, balio estetikoetan, balio etiko zein politikoetan edo balio sentimentaletan».
GARAko kazetaria da Mikel Urdangarin filosofoa. Apirilean kaleratuko duen “Gizaberetxoak gara” (Jakin-EHU) liburuan, gure filosofo handienetarakoa, Joxe Azurmendi, zenbait autore feministarekin (Jule Goikoetxea, Judith Butler...) elkarrizketan jarri du. Eta pentsa zitekeena baino gertuago daudela ondorioztatu du.
Ikuspegi feministatik abiarazitako bidaia historiko bat proposatzen du “Por mujer. Una historia desigual” (Txalaparta) Cristina Gutierrez-Meurs artista plastiko eta idazlearen liburuak. Iturri dokumentaletako informazioa lekukotasunekin eta bere bizipen eta behaketekin uztartuz, bidaia pertsonal eta kolektiboa osatu du. Saiakera generoan eskaintza zabala duen argitaletxe tafallarrak, bide batez, apirilean beste hainbat lan kaleratuko ditu, adibidez, “Atreverse a luchar. La izquierda revolucionaria y la transición en Navarra” (Imanol Satrustegi, Txalaparta) eta “Guerrillas para la vida” (Beatriz Yarza, “Aloña”, euskal mediku internazionalistaren memoriak dira, Salvadorko gerran egindako bederatzi urteei buruzkoak).
UMOREA ETA POESIA.
Goiatz Labandibarrek, gero eta izen gehiago hartzen ari den idazleak, umoretik jo du “Eresia” (Elkar) nobela laburra egituratzean. Hau abiapuntua: Aitzol Agirre Euskal Errepublikako lehenengo lehendakaria hil da, denek maite eta miresten zuten gizona, baina zer dio haren alabak? Argitaletxe berean, besteren larruan sartzeko ariketa deigarri bat egin du Xabier Mendigurenek. “Borrero txiki bat” (Elkar) nobelan, galdera bat du abiapuntu: Zer sentitzen du Intxaurrondoko kuartelean bizi den haur batek?
Apirilera arte itxaron behar izango dugu “Amorante frantsesa” (Susa) irakurtzeko. «Poema bidez idatzitako nobela de Miren Agur Meaberen lan hau, pertsonaia arrunt baten epopeia xumea, thriller ukituekin», argitaletxearen hitzetan. Agurtzane, 60 urte beteak, atezaina da ikastetxe batean eta bi egiteko nagusi ditu: osasun mentaleko arazoak dituen ahizpaz arduratu eta berriz loratzeko sentitzen duen irrika ase. Ikasle baten gorpua Artxandan agertu den arte, orduan detektibe amateurra bilakatu baita.
“Oroi garen oro” (Pamiela), Beatriz Chivite nafarraren proposamena, poesiatik abiatu da, eta esperimentu poetiko batetik: mundu osoan zehar aurkitu dituen 60 pertsonei -kurduak, korearrak, euskaldunak...- galdera berdina egin die urteetan zehar: Bihar hiltzekoa bazina, zein da zure bizitzako unea? Zer etorriko litzaizuke burura?
LOTSARIK GABE
Euskal jatorriko egileen gaztelaniazko “udaberriko uztari” dagokionez, erabateko bitxikeria bat da: “Patria, la buena” (Autsaider Comics) klasifikaezina. Ausart, inolako lotsarik gabe, Ricardo Gomezek -Ciclos Iturgaizen letragilea- bere bosgarren nobela kaleratu du. Hau da abiapuntua: Zer gertatuko litzateke ETAko bi kidek Madrilera bidaiatzea erabakiko balute “Un, dos, tres...”-en parte hartzeko, Madril komandoko azpiegitura muntatzeko eta Torreviejan apartamentua irabazten saiatzeko? Ez dakigu Fernando Aranburuk zer pentsatuko duen...
Eta komikiaren munduari buruz ari garenez, Astiberriren udaberri honetako apustu nagusietako bat “Anzuelo” da (apirilaren 3an), Emma Riosen album birtuosoa, ederra, akuarelekin egina. Laster aterako da, halaber, “El Rey Medusa”, Brecht Evens belgikar egilearen lan berriaren lehen liburukia. Egun, Europako komikiaren ahots garrantzitsuenetako bat da Evens.
Idazle beti interesgarri baten beste nobela bat jarraian: Aixa de la Cruz bilbotarra, Euskadi sariaren irabazlea “Cambiar de idea” liburuarekin, “Todo empieza con la sangre” (Alfaguara, martxoak 27) lanarekin itzuliko da. Maitasun erromantikoaren bilaketari buruz arituko da.
Maite Esparza kazetari eta idazle nafarrak bere bigarren eleberria argitaratu berri du: “El verano que aprendí a disparar” (Eunate edizioak), ezuste anitz ezkutatzen duen autofikzio bat, bidaia iniziatikotzat jo daitekeena.
Jon Arretxeren Touré detektibearen sagaren hamaikagarren atala ere nobedadea da gaztelaniazko merkatuan. “Números rojos” (Erein; “Zenbaki gorriak”, euskaraz) aste honetan iritsiko da liburu dendetara. Arretxeren “Lurraren taupadak” ilustratua berrargitaratuko denez, bide batez, hemen beste gomendio bat: gazteek ez dutela irakurtzen diotenentzat, Miren Billelabeitiak kontrakoa dio Cononnik kaleratu berri duen “Lo que una ama. Pensar la palabra, vivir la lectura” saiakeran. Iaz Euskadi saria irabazi zuen Miren Billelabeitiak euskarako saiakera honekin.
CHOMSKY, AYESTARAN y abrahamian, sobre el nuevo ciclo trump
En pocos meses, Donald Trump ha puesto patas arriba el tablero internacional. Estamos en un nuevo ciclo sociopolítico global y esto es lo que analizan los ensayos que salen estos meses en el ámbito estatal. El 2 de abril llega a las tiendas “El mito del idealismo americano. Cómo la política exterior de EEUU pone el mundo en peligro” (Ariel), un trabajo que firman el reputado activista y analista estadounidense Noam Chomsky y el periodista angloamericano Nathan J. Robinson. «En este ensayo apremiante y provocador, trazan la búsqueda de EE.UU. de la dominación global, desenmascarando los relatos del papel de Washington en el conflicto israelí-palestino y todas las guerras que ha promovido por el mundo», dice la editorial.
En “Historias de Gaza. La vida entre guerras” Península, 9 de abril), el periodista vasco Mikel Ayestaran nos propone un recorrido histórico, periodístico y personal por la situación de la Franja, una zona castigada hasta el horror por Israel.
Para completar el “mapa” de cómo se estructura ahora el planeta, en “Dónde se esconde el dinero. Cómo los más ricos atracan al mundo” (también de Península, 4 de junio), la periodista suizo-iraní-canadiense Atossa Abrahamian -redactora-jefe de “The Nation”-investiga las acrobacias legales y la contabilidad creativa de los ricos más ricos en los cerca de 6.000 paraísos fiscales ocultos en el mundo.
Y una curiosidad: el abogado especializado en Derechos Humanos Philippe Sands, en “Calle Londres 38. Dos casos de impunidad” (Anagrama, 8 de abril), escribe sobre Pinochet y su relación con Walter Rauff, nazi que escapó a Sudamérica. A.E.

«Greba honen benetako erantzulea Jose Ramon Garai da, ez besterik»

El plan de Donald Trump para vaciar la Franja de Gaza no es factible. ¿Por qué?

La voz recuperada de María Dapena, una comunista consecuente

«Nire bizitzan lanari energia gehiegi eskaini diot, eta horrek gaixotu nau»
